PILOTAKO MUNDUKO TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larralde eta Ducassou nagusitu dira trinketeko eskuz binakako finalean

Baptiste Ducassouren kasuan, gainera, garaipen bikoitza izan da, lehenago trinketeko eskuz banakako munduko txapeldun izendatu baita Luis Sanchez mendean hartuta (15-14 eta 15-2).
Baptiste Ducassou eta Peio Larralde
Baptiste Ducassou eta Peio Larralde. Argazkia: EITB Media

Peio Larralde eta Baptiste Ducassou dira 2022ko trinketeko eskuz binakako munduko txapeldunak, Biarritzeko Munduko Txapelketako finalean Alvaro Garateari eta Javier Lukini irabazi ostean (11-15 eta 4-15).

Lehen setean Garatea eta Lukinenak izan dira lehen tantoak, baina lapurtarrek bizkor hartu diete erritmoa markagailuari buelta emateko. Hala ere, lehen seta oso parekatua izan da (11-15).

Bigarrenean, aldiz, Larraldek eta Ducassouk gogor ekin diote jokoari eta ez die sinisten jarraitzeko aukerarik eman aurkariei, haien nagusitasuna gailenduz (4-15).

Amaieran, Larraldek eta Ducassouk lortu dute garaipena (0-2) eta munduko txapeldun izendatu dira. Bestalde, Garatea eta Lukin zilarrezko dominarekin konformatu behar izan dira.

Baptiste Ducassouren kasuan, gainera, garaipen bikoitza izan da ostiral honetakoa, lehenago trinketeko eskuz banakako munduko txapeldun izendatu baita Luis Sanchez mendean hartuta (15-14 eta 15-2).

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X