Urrutikoetxea, finalerdietarako lehen sailkatua
Mikel Urrutikoetxeak lortu du Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako lehen txartela.
Zaratamoko pilotariak erakustaldia eman du gainera Retegi Biren aurka, 22 eta 9 gailendu zaio, azken asteetako bolada onari eutsiz.
Partida hasi eta berehala bizkaitarrak aurrea hartu du markagailuan, 5-0, nafarrari inolako aukerarik eman gabe. Hala ere, Retegi Bik 13-8 hurbiltzea lortu du, baina indarrak gutxi iraun dio. Urritikoetxea geldiezin ibili da, eta azkenean 22 eta 9 gailendu da.
Irujok Xalari irabazi dio
Final-laurdenetako ligaxkako beste neurketan, Juan Martinez de Irujok 22 eta 15 irabazi dio Xalari.
Iberokoak , hala ere, partida hasiera kaskarra egin du, eta erdira arte, atzetik izan da markagailuan. 11na, 12na, 14na eta 15ma egin ostean, baina, aurretik jarri da lehen aldiz: 14-15. Hortik aurrera, Irujok 6 eta 0eko partziala egin eta 22. tantora arte iritsi da.
arte iritsi da.