Lau t'erdiko finalerdietako Zabaleta vs Erasun eta Aldai vs Arrillaga partidak, igandean, eitb.eus eta ETB1en
Abenduaren 1ean, igandean, 2024ko Master Laboral Kutxa Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak jokatuko dira, 12:00etan. Finalerdietako bi partidak zuzenean ikusi ahalko dituzu, eitb.eus-en eta ETB1en.
Basauriko Artunduaga Kiroldegiko frontoiak hartuko ditu finalerdiak. Lehen finalerdia Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek jokatuko dute; bigarrena, aldiz, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak. Lau pilotariek finalerako txartela izango dute jokoan.
Gizonezkoen Binakako Txapelketako partida ere, Basaurin
Gizonezkoen 2024-2025 Binakako Txapelketa azaroaren 29an hasiko da. Lehen jardunaldia hilaren 29tik abenduaren 1era jokatuko da, eta Basauriko Artunduaga Kiroldegiko pilotalekuak Binakakoaren partida bat hartuko du.
2024ko Master Laboral Kutxa Lau t'erdiko finalerdien ostean, 17:00etan, gizonezkoen Binakako Txapelketa nagusiaren neurketa jokatuko da, baita B Serieko Binakako Txapelketako bat ere.
Binakako Txapelketa nagusian Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Horrez gain, B Serieko Binakako Txapelketako norgehiagokan lehiatuko dira Dario-Gabirondo eta Zabala-Eskuza bikoteak.
Jaialdia zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.