Arrizabalaga eta Erasun, Binakako txapeldun
Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasun dira 2024ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. Gernika-Lumoko aurrelaria eta Zizurkilgo atzelaria nagusi izan dira Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka Arrasaten jokatutako final handian, 22 eta 16 gailenduta. Ondorioz, Arrizabalagak bosgarren txapela jantzi du; Erasunek, berriz, lehenengoa.
Final oso orekatua eta estua aurreikusita zegoen, eta hori izan da, hain zuzen, Arrasateko Uarkape pilotalekura gerturatutako ikusleek ikusi eta gozatu dutena. Ez da gutxiagorako izan, aurrez aurre izan baitira egungo aurrelari onena, Arrizabalaga, eta atzelaririk onenetarikoa, Gaminde.
Urdinen estrategia argia izan da hasieratik: Olatzen jokoa errotik moztea eta Erasun pilotakada bortitzekin zigortzea. Horri eutsi diote, eta finala oso estu joan da lehen tantoetatik. Olatzek bizirik mantendu du bikote gorria, eta Erasun aurkarien erasoei nola edo ahala eusten saiatu da.
Gauzak horrela, markagailuan alde txikiak izan dira batzuen eta besteen artean, bi tantokoa gehien jota, eta finala bizirik eta zabalik izan da azkenera arte.
Urdinak 13 eta 15 joan dira aurretik, partida eta txapela bideratzeko egoera oso onean, baina gorriek emaitza irauli dute, eta 18 eta 15 jarri dira aurretik. Ordurako, Itxaso Erasunek lekua hobeto hartuta zuen atzean, konfiantza gehiagorekin aritu da, eta horrek hegoak eman dizkio bikote gorriari.
20 eta 16koarekin finala erabakita zegoen da, eta txapelak ez die ihes egin Arrizabalaga eta Erasuni. 22 eta 16 gailendu dira, eta gernikarrak bere ibilbideko bosgarren txapela jantzi du, jokatutako zazpigarren finalean.
Finala, tantoz tanto:
1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 6-6, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-9, 10-10, 11-10, 11-11, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 13-14, 13-15, 14-15, 15-15, 16-15, 17-15, 18-15, 18-16, 19-16, 20-16, 21-16, 22-16.
Zure interesekoa izan daiteke
Goiuri Zabaleta: “Dena ederki atera da, honelako egunak oso bereziak dira guretzat”
Leitzarrak Kale Pilota txapelketa irabazi du, Zarautzen, astelehen gauean. Garaipena eskuratuta, Zabaletak nabarmendu du maila handiko jokoa ikusi dela kantxan, eta giro oso polita sortu dela zaleen artean.
Goiuri Zabaletak irabazi du Kale Pilota txapelketa, Zarautzen
Pilotari leitzarrak Olatz Arrizabalaga menderatu du finalerdietan, bi jokotan, 10-2 eta 10-1, eta final handian Laia Salsamendiri gailendu zaio, hiru jokotan, 10-5, 9-10 eta 5-3. Nora Mendizabal sailkatu da hirugarren postuan.
Emakume Master Cupeko Udako Txapelketa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5ean hasi zen eta irailaren 27an amaituko da EITBk zuzenean emango duen final handiarekin .
Zabaletak eta Erasunek bigarrenez irabazi dute San Fermin Torneoa
Labriten jokatutako Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoko Binakako txapelketan, Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek 22-8 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz. Urdinak 1-2 aurreratu diren arren, hortik aurrera gorriak izan dira jaun eta jabe, eta nagusitasun osoz gailendu dira.
Emakume Master Cupeko 2026ko San Fermin Torneoa asteburuan hasiko da
Zortzi bikote arituko dira txapela janzteko borrokan, bi multzotan bereizita: A multzoan, Zabaleta-Erasun, Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Bertiz eta Ruiz de Infante-Zabala; eta B multzoan, Etxegarai-Gaminde, Salsamendi-Mendizabal, Sagardui-Arrillaga eta Ibarrola-Capellan. Finala uztailaren 11n jokatuko dute, Labriten.
Sagardui eta Gaminde, Nafarroako Irekiko txapeldunak
Alize Sagardui goizuetarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak irabazi dute Nafarroako Irekia, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra 22-20 menderatuta.
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Sagardui-Gaminde eta Ruiz de Infante-Erasun, Nafarroako Emakume Master Cupeko finalera
Sagardui eta Gamindek Salsamendi eta Mendiburu 22 eta 13 irabazita lortu dute txartela, eta, Ruiz de Infante eta Erasun, Zabaleta eta Arrillagari 22 eta 19 irabazi ostean sailkatu dira. Finala igandean jokatuko dute.
Nafarroako Irekia martxoaren 28a eta maiatzaren 3a bitartean jokatuko da
Nafarroako Irekia larunbat honetan hasiko da, Zugarramurdin, eta final handia Iruñeko Labriten jokatuko da, maiatzaren 3an. Guztira, zortzi bikote arituko dira lehian, tartean zortzi pilotari nafar.
Etorkizun oparoa, Emakume Master Cup txapelketan
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cup Txapelketako Binakako txapeldunak, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatuta. Bikote txapeldunak finalean bizitakoa kontatu du elkarrizketa honetan.