Fernando Vidarte: "ASPEk bere horretan jarraituko du"
Fernando Vidartek ASPE uzteko erabakia azaldu du prentsaurrekoan. Arrazoiak azaltzeaz gain, enpresaren etorkizuna nola ikusten duen ere azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bainetek ASPEren kontrola hartu du, Fernando Vidarteren akzioetako gehienak eskuratuta
Eibarreko enpresako administratzaile bakar ohiak agur esan du, astelehenean, prentsaurrekoan. Vidartek ziurtatu du ASPEk “berdin” jarraituko duela, eta “Baikoren aurka lehiatuko” dela; halaber, onartu du ez duela pilotariekin hitz egin.
Elordik eta Zabaletak 22-19 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta, azken unean partida iraulita
Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 4-15 galtzen hasi dira, baina partida irauli eta 22-19 irabazi diete Etxeberriaei eta Rezustari. Gorriak bigarren postuan daude sailkapenean, 6 punturekin; urdinek, berriz, azken postuan jarraituko dute, 2 punturekin.
Fernando Vidartek ASPEko administratzaile bakarra izateari utzi dio
Prentsaurrekoa deitu du aldaketa horren nondik norakoak azaltzeko, eta kirolakeitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da.
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
Beñat Apezetxea, ASPEko pilotari berria
Goizuetako aurrelak bi urterako sinatu du kontratua eta hurrengo hilabeteetan egingo du debuta.
Zubizarreta IV.a eta Landa, pilotari profesional, Baikoren eskutik
20 urteko bi pilotari gazteek bi urterako kontratua sinatu dute. Ataungo aurrelaria "oso pilotari osoa da" eta Oiartzungo atzelaria "ezker eskuarekin duen kolpeagatik" nabarmentzen da, Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunak azaldu duenez.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Etxeberriak eta Rezustak asko kostatako garaipena lortu dute Zabalaren eta Martijaren aurrean (22-21)
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak 22-21 irabazi diete Javi Zabalari eta Julen Martijari, Adarragan. Partida oso gogorra eta estua izan da. Gorriak 12-18 galtzen joan dira, baina, azkenean, markagailua irauli eta bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.