Pilota Pro Liga eta Donostia kirola 2026an Atano III frontoian pilota profesionalaren presentzia handiagoa izateko akordio batera ailegatu dira
Akordio honekin, frontoi donostiarrak egutegi profesionalean gutxienez hamar ekitaldi hartzea ziurtatzen du; Bikoteko Txapelketako, Buruz Burukoko eta Lau t’erdikoaren final erdi bat bertan jokatu beharko dute.
Pilota Pro Liga eta Donostia kirola 2026an Atano III frontoian pilota profesionalaren presentzia handiagoa izateko akordio batera ailegatu dira. Horrekin, frontoi donostiarrak egutegi profesionalean gutxienez hamar ekitaldi hartzea ziurtatzen du; Bikoteko Txapelketako, Buruz Burukokoa eta Lau t’erdikoaren final erdi bat bertan jokatu beharko dute.
Iñaki Gabarainen hitzetan, Donostiako udaletxeko kirol eta bizitza osasuntsuaren zinegotzia, intentzioa “historia eta zaletasunarengatik, Donostia merezi duen lekura itzultzea; gainera, gipuzkoar pilotarentzat une goxo batean” da.