Erremontariko Play-offa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ansak eta Zubirik lortu dute finalerdirako txartela, Goikoetxeari eta Juaneneari bi jokotan irabazita

Bereziartua sagardotegiko bikoteak 9-15 eta 8-15 hartu du mendean Alorrenekoa. Ezkurra eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren asteko finalerdian.

Ansa-Zubiri-Goikoetxea-Juanenea-Erremontari-playoff
Imanol Ansaren eta Aritz Zubiriren arteko besarkada, partida bukaeran. Irudia: EITB

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Ander Goikoetxeari eta Aritz Juaneneari irabazi diete Erremontari-Sagardoaren Txapelketako play-offetako partida, Galarreta pilotalekuan. Bereziartua sagardotegiko bikoteak 9-15 eta 8-15 hartu du mendean Alorrenekoa. Ezkurra eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren asteko finalerdian.

Iragarkia
Imanol Ansa, 'Ansa II' - Erremontariko play-offa
18:00 - 20:00

Lehen jokoaren lehen bi herenak oso parekatuak izan dira. Ansa eta Juanenea nabarmendu dira lehen zati luze horretan, nor baino nor aritu dira Urnietako aurrelaria eta Saldiasko atzelaria. Ansak eta Zubirik atsedenaldira tanto bat aurretik joatea lortu dute (7-8).

Jokoaren azken txanpan, ordea, Goikoetxeak eta Juaneneak zertxobait behera egin dute. Ansak bereari eutsi dio, jokoari abiadura emanez, eta Zubirik zertxobait gehiago asmatu du sakean. Horri esker Bereziartua sagardotegiko ordezkariek zuloa egin dute markagailuan, eta jokoa irabazi dute (9-15).

Bigarren jokoan, estrategia aldaketa eta erreakzio baten beharrarekin kantxaratu da Alorreneko bikotea. Juanenea txokotik sakatzen hasi da, eta 4-0 aurretik jarri dira aurretik. Lau eta hutsekoa Juaneneak berak errebesez txokotik txokora egindako tanto ikusgarria izan da. 

Alorreneko erremontistak 7-2 aurreratu dira, eta atsedenaldira agintzen joango zirela zirudien. Baina, orduan, Ansak, errestoan, tanto bikaina egin du, eta Bereziartuko pilotarien susperraldia etorri da. Markagailua erabat irauli eta atsedenaldira aurretik joan dira (7-8). Kantxara bueltan joera ez da aldatu, eta ia zuzenean joan dira 15. kintzera (8-15). Aurrelari urnietarrak 17 egindakorekin bukatu du neurketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X