Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II.a-Juanenea bikoteek launa puntu eskuratu dituzte, "Erremontari" saioan
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz menderatu dituzte, bi jokotan, 15-14 eta 15-13, eta Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea hartu dituzte mendean, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-12, 2025eko "Erremontari" saioko hirugarren jardunaldian, Galarretan, Hernanin, astelehenean. Hala, Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II-Juanenea bikoteek launa puntu eskuratu dituzte, eta Segurola-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek, ordez, ez dute punturik erdietsi; Sagardoaren Txapelketako sailkapenean, Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea, zortzi puntu dituztela, lider dabiltza, Aldabe eta Barrenetxea IV.a bigarren postuan dira, zazpi puntu batuta, Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri bikoteek launa puntu dituzte, eta Segurolak eta Azpirozek puntu bat daukate.
Hala, Galarretan ikusi ditugun partidetako aurrenekoan, Urriza eta Larrañaga, Petritegi sagardotegiaren ordezkariak, Aritz Altadill kapitain lanetan, aurreko astelehenean baino hobeto aritu dira, eta, Aldabe-Barrenetxea IV bikotearen aurka erakutsitako maila hobetuta, garrantzi handiko garaipena eskuratu dute. Lehen jokoan, aurrelari iruindarra eta azkoitiar atzelaria tanto bakar batez gailendu dira, 15-14; bigarrenean, lau protagonistak aritu dira biziago, hobeto, eta, berriro ere, Urrizak eta Larrañagak lortu dute puntua, orain 15-13 nagusituta. Alorreneako Segurola eta Azpiroz, Igor Arruti kapitain lanetan, apur bat estu dabiltza txapelketan, jokatu dituzten bi partidetan puntu bakarra batu dutela kontuan izanik.
Bigarren neurketa kalitate handikoa izan da, eta, nahiz eta hori ere bi jokotan erabaki den, emozioa izan du. Bereziartuako Ezkurra II.a eta Juanenea, Patri Espinar kapitain dutela, gaizki hasi dira, eta, aurreneko jokoan, 1-6 ari ziren galtzen; izan ere, Barrenetxea IV.ak, beste behin ere, berretsi du maisua dela sakeak egiten. Doneztebeko aurrelaria eta Saldiaseko atzelaria, baina, suspertu egin dira, eta lehenengo jokoa poltsikoratu dute, 15-13. Bigarren jokoan berdintsu ibili dira, eta pilotariek joko ikusgarria egin dute. Aldabe eta Barrenetxea IV.a Oialume Zarreko ordezkariek ahal izan duten guztia egin dute, baina Ezkurra II.ak eta Juaneneak ez dute amore eman, eta 15-12 irabazi dute, azkenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteek aukeratu dute play-offerako materiala
Datorren astelehenean jokatuko da “Erremontari” txapelketako finalerdietara sartzeko play-offa. Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteetako batek lortuko du txartela, gaur egin dute material aukeraketa.
“Erremontari” txapelketaren 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Beñat Segurolak, Endika Barrenetxeak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako bosgarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Aldabek eta Barrenetxeak garaipena eta finalerako txartela lortu dute; Segurola eta Larrañaga, aldiz, txapelketatik at geratu dira
Ansak eta Zubirik Segurola eta Larrañaga hartu dituzte mendean, hiru jokotan (15-12, 14-15 eta 8-6), ligaxkaren bosgarren eta azken jardunaldian. Bigarren neurketan, Aldabek eta Barrenetxeak Goikoetxeari eta Juaneneari irabazi diete bi jokotan (6-15 eta 13-15).
Kemen Aldabe: “Finalean gaude, oso pozik, baina kosta egiten zait horrelako partidetan kontzentratzea”
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak bi jokotan irabazi diete Goikoetxea V.ari eta Juaneneari (6-15 eta 13-15). Garaipen honi esker, egungo txapeldunak finalean sartu dira berriro.
Imanol Ansa: “Bigarren postuak ihes egin digu; play-offetan gerra ematen jarraitzeko asmoa daukagu”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan garaitu die Beñat Segurolari eta Iban Larrañagari (15-12, 14-15 eta 8-6). Garaipen honekin “Erremontari” txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzten play-offetan sartu dira Ansa II eta Zubiri.
2026ko “Erremontari” saioko txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak zortzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako bost, play-offeko bat, finalerdiko bat, eta ekainaren 29an jokatuko duten finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
“Erremontari” txapelketaren 4. jardunaldiko hiru tanto onenak
Aritz Juaneneak, Endika Barrenetxeak eta Beñat Segurolak egin dituzte “Erremontari” txapelketako laugarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Ezkurra-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea bikoteek erraz gainditu dituzte aurkariak laugarren jardunaldian
Lehen norgehiagokan, bikote nafarrak bi jokotan irabazi die (6-15 eta 8-15) Aiestaran VII.ari eta Juaneneari. Aiestaran debutariak Goikoetxea ordezkatu du. Bigarren partidan, Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak gauza bera egin dute Segurola eta Larrañagarekin (4-15 eta 9-15). Aurpegian jasandako pilotakada batek baldintzatu du Aizarnazabalgo aurrelariaren jarduna.
Endika Barrenetxea: “Gustoko pilotak aurkitu ditugu; ia denean asmatu dugu gaur”
Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak bi setetan irabazi die Segurola-Larrañagari. Partidaren hasieran Larrañagak pilotakada eman dio Segurolari eta Endikaren ustez partida baldintzatu du horrek.
Segurolak pilotakada jaso du masailean
Aldabe-Barrenetxea IV vs Segurola-Larrañaga partidako laugarren tantoa jokoan zela, Larrañagak pilotakada eman dio Segurolari masailean. Kolpeak zauritxo txiki bat egin dio aurrelariari, baina aldagelatik atera ostean jokatzen jarraitu du.