Tove Alexanderssonek Zegama-Aizkorriko marka hautsi du, eta Elhousine Elazzaoui iaz bezala nagusitu da
04:08:10eko denbora eginda, Alexanderssonek 8 minutu baino gehiago hobetu du mendi maratoiaren aurreko marka; gizonezkoen lasterketan, Elazzaoui gailendu da, aurreko ekitaldian ere egin zuenez.
Tove Alexandersson suediarrak eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak irabazi dute 2026ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia, igandean. Alexanderssonek lehen aldiz parte hartu du lasterketan, eta, garaipenaz gain, probako errekorra hautsi du; izan ere, 04:08:10eko denbora eginda, 8 minutu baino gehiago hobetu du aurreko marka. Gizonezkoetan, Elazzaouik 2025ean ere eskuratu zuen garaipena berretsi du.
Horrela, 25. Zegama-Aizkorrin, emakumezkoen lasterketan, Tover Alexandersson nagusitasunez gailendu da, Malen Osa eta Sara Alonso euskal atleten aurretik; gainera, Nienke Birnkmanek 2022an lortutako errekorra hautsi du, 8 minutu baino gehiago hobetuta.
Gipuzkoan, azken orduetan ez du euririk egin, eta, horrenbestez, bidea ez dute espero bezain txarto izan atletek. Malen Osa eta Sara Alonso azkar irten dira, baina hautagai nagusia, Alexandersson, munduko egungo onena, are azkarrago; suediarra bakarka joan da aurrera, lehen kilometroetan.
Alexanderssonek aurten egin du debuta Zegama-Aizkorrin, baina esperientzia falta horrek ez dio batere eragin; izan ere, goitik behera izan du kontrolpean lasterketa, ordokian, goialdean, lokatzetan eta pistan. Irabazleak, hortaz, denbora bikaina egin du; hori bai, helmugara iritsi ostean, osasun-laguntza behar izan du, nekeagatik. Berehala suspertu da, zorionez.
Gizonezkoen lasterketan, Elhousine Elazzaouik, 2025ean bezala, garaipena poltsikoratu du. 2026ko ekitaldian, Kilian Jornet txapeldun handia txapela janzteko hautagaietako bat zen, baina ezin izan du aurreneko postuetan ibili.
Remi Bonnet suitzarrak oso indartsu ekin dio probari, eta lehenengo postuan zebilen Aratzen. Atzetik, Elazzaoui eta Daniel Pattis zebiltzan; azken hori beste hautagai nagusietakoa zen. Jornet laugarren postuan zihoan orduan. Sancti Spiritun, Bonnet zen liderra, milaka zalek bultzatuta, eta 4 minutuko aldea zuen.
Hala ere, ez du zuzen neurtu ahalegina, eta, ibilbidearen erdialdean, Pattis eta Elhousine jarri dira lasterketaren buruan; Jornet, orduan, inolako aukerarik gabe gelditu da. Pattisek eta Elhousinek izan dute jokoan garaipena, eta azken horrek erdietsi du. Euskal Herriko atletei dagokienez, Aitor Ajuriak lortutako bederatzigarren postua da bereziki nabarmentzekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Nerea Amilibia eta Andoni Uzkiano nagusi, Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldian
Joan den ekainaren 21ean jokatu zen Altzan Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldia, altzatarrek Txirrita bertsolariari egiten dioten omenaldia. Andoni Uzkiano altzatarra etxean nagusitu zen gizonezkoen mailan; emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia Aiako mendi korrikalari beteranoa izan zen nagusi.
Leti Bullidok eta Aitor Ugartek eskuratu dute garaipena 2026ko Ardibidepikua Kilometro Bertikalean
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.
Alexanderssonek eta Elazzaouik lortu dute garaipena Zegama-Aizkorrin; oso jendetsua izan da, eta lokatzak markatu du
Suediarrak lasterketako errekorra hautsi du, eta marokoarrak bigarrenez jarraian lortu du garaipena. Zegama-Aizkorriren 25. edizioan, ikuskizun ederra izan da.