EZ DA LEHIATUKO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du

Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.

Ehunmilak 2025

Ehunmilak; Argazkia: EITB

Ultratrailaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta proba lehiatzez utziko dela baieztatu du. Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.

Hau esaten du erakundeak zabaldu duen testuak: “Zortzi hilabete pasa dira Ehunmilak antolakuntza batzordeak 2026ko ediziorik ez zela egingo jakinarazi zuenetik. Pasatako denbora honetan, hainbat, zorion mezu jaso arren, ez gara gai izan proiktuari aurre egiteko behar den erreleboa aurkitzeko. Ondorioz, komunikatu honen bitartez jakinarazi nahi dugu ehunmilak antolakuntza batzordea eta, horrekin batera, proiektua, erabat desegiten direla”.

Ehumilak 2010etik ospatu da, baina, bere antolatzaileek zehaztu duten bezala, lehiatzez utziko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X