Mendi-lasterketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Malen Osak lasterketak utziko ditu, aldi baterako

Korrikalari oñatiarrak Instagram sarean argitaratutako mezuaren arabera, azken lasterketetan izaten ari den arazoen jatorria aztertzeko eta osatzeko denbora hartu nahi du.

MALEN OSA MENDI KORRIKALARIA
Malen Osaren artxiboko irudia

Malen Osa mendi-korrikalari oñatiarrak iragarri du lasterketak utziko dituela, denboraldi baterako. Instagramen duen kontuan eman du erabakiaren berri, eta azaldu duenaren arabera, azken lasterketetan izandako arazo fisikoen eta mentalen inguruan hausnartu nahi du, guztiz osatuta itzultzeko.

Joan den asteburuan, Benalmadenako Calamorro Skyrace proban, bi kilometro baino ez zeramatzala, hankak leher eginda nabaritu zituela zehaztu du. Jarraitzen ahalegindu arren, lehia uztea erabaki zuen. 

Horren ondorioz, “galduta” sentitzen dela esateaz gain, “galdera asko eta erantzun gutxi” dituela nabarmendu du oharrean.

Atsedenaldiaren ostean, “indartsuago” itzultzeko asmoa agertu du, mentalki prest dagoenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Zegama-Aizkorri
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala

Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X