Malen Osak eta Kilian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko dute
Proba hamar aldiz irabazi duen korrikalari kataluniarrak eta iaz hirugarren eta 2024an bigarren izan zen oñatiarrak maiatzaren 17an irteeran izango direla baieztatu dute.
Kilian Jornet eta Malen Osa Zegama-Aizkorri lasterketaren irteeran izango dira maiatzaren 17an, bi korrikalariek euren egutegiak sare sozialetan argitaratu ostean baieztatu dutenez.
Zegama-Aizkorri lasterketa hamar aldiz (2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019, 2022) irabazi duen korrikalari kataluniarrak 2022ko egutegia ia errepikatuko duela iragarri du, eta Hardrocken ordez Western States 100ean parte hartuko du.
Bestalde, oñatiarrak Lavaredon, Pitz Alpinen eta OCCn ere parte hartuko du, baina Golden Trail World Series zirkuituan arreta jarri gabe, lehen aldiz urteetan. Osa hirugarren izan zen iazko Zegama-Aizkorrin, eta bigarren, 2024an.
2025eko edizioan, Sara Alonso eta Elhousine Elazzaoui izan ziren irabazleak. Donostiarrak, 4 ordu, 27 minutu eta 25 segundoko denborarekin, aurreko edizioetako arantza atera zuen, eta marokoarrak (3 ordu, 43 minutu eta 28 segundo) bere lehen garaipena lortu zuen Zegamako plazan.
Maiatzaren 17an ehunka zalek hegan eramango dituzte korrikalariak mundu mailako ikur diren parajeetara, Sancti Spiritura, esaterako. Golden Trail World sarirako proba puntuagarriak 225 plaza ditu aurten ere, eta otsailaren 20an dortsal guztiak banatu zituen zozketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.
Alexanderssonek eta Elazzaouik lortu dute garaipena Zegama-Aizkorrin; oso jendetsua izan da, eta lokatzak markatu du
Suediarrak lasterketako errekorra hautsi du, eta marokoarrak bigarrenez jarraian lortu du garaipena. Zegama-Aizkorriren 25. edizioan, ikuskizun ederra izan da.
Tove Alexanderssonek Zegama-Aizkorriko marka hautsi du, eta Elhousine Elazzaoui iaz bezala nagusitu da
04:08:10eko denbora eginda, Alexanderssonek 8 minutu baino gehiago hobetu du mendi maratoiaren aurreko marka; gizonezkoen lasterketan, Elazzaoui gailendu da, aurreko ekitaldian ere egin zuenez.
Zegama-Aizkorri
Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren zuzeneko emanaldia.
Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala
Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.