Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten
Oihana Kortazar atleta gipuzkoarrak Teide (Tenerife) mendatearen igoera eta jaitsiera errekorra hautsi du 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denborarekin, Ragna Debats herbeheretarraren aurreko marka baino hogei bat minutu azkarrago.
"Dena eman dut eta amaierara arte saiatu naiz, erronka hau ez zelako nirea bakarrik, atzean talde bat zegoen eta estutu egin behar nuen", azaldu zuen Kortazarrek balentria lortu ondoren.
Proban zehar 54 kilometroko ibilbidea bete behar izan zuen, El Socorro hondartzatik (Los Realejos) abiatuta, eta Tenerifeko sumendiak neurtzen dituen 3.718 metroetara igo eta handik jaisteko.
4:17:13ko denborarekin iritsi zen Teideko gailurrera, eta, atsedenaldi labur baten ondoren, jaitsierari ekin zion korrikalari gipuzkoarrak, 2:24:05 geroago irteera gunera itzultzeko, "asko sufritu" ostean.
Kortazarrek 3.928 metroko desnibel positiboari egin behar izan zion aurre, baita orkatilako zenbait bihurdurari ere. "Ezingo nuela amaitu pentsatu dut, bihurdura handia izan delako, baina normalean halako bihurdurak egiten ditudanean, aurrera egiten jarraitzen dut metro batzuk, berotu dadin, eta bukatzeko gai izan ohi naiz. Egia esan, erronka arriskuan ikusi dut", adierazi zuen.
Horrenbestez, Ragna Debatsek 2021ean (7:01:49), Emelie Forsbergek 2017an (7:06:06:) eta Teresa Nimesek 2014an (8:25:38) ezarritako errekorrak gainditu ditu elgetarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Green Trail Concept saria jaso du Zegama-Aizkorri mendi-lasterketak
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa saritu du 'Kilian Jornet Foundation'-ek. Bertako bazkideek sustatutako ‘Green Trail Concept’ egiaztagiria jaso du, hain zuzen ere. Zegama da titulu hau jasotzen duen mundo mailako lehen lasterketa.
Kilian Jornetek ez du UTMBn parte hartuko meniskoan duen hausturagatik
Ultrafondista katalanak erabaki hori hartu du hainbat hilabetez belaunean arazoak izan ondoren, eta ebakuntza egitea erabaki du lesioa konpontzen saiatzeko.
Sandra Sevillanok eta Jokin Garciak irabazi dute 2026ko Tolosaldea Ultra Trail Erronka
Lasterketa uztailaren 4an jokatu zuten, eta 82 kilometroko ibilbidea izan zuen. Beste behin, David Delgadoren omenez egin zuten proba.
Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Nerea Amilibia eta Andoni Uzkiano nagusi, Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldian
Joan den ekainaren 21ean jokatu zen Altzan Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldia, altzatarrek Txirrita bertsolariari egiten dioten omenaldia. Andoni Uzkiano altzatarra etxean nagusitu zen gizonezkoen mailan; emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia Aiako mendi korrikalari beteranoa izan zen nagusi.
Leti Bullidok eta Aitor Ugartek eskuratu dute garaipena 2026ko Ardibidepikua Kilometro Bertikalean
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.