Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mirra Andreevak WTA finalak irabazi ditu, eta bigarren jarri da munduko sailkapenean

Tenislari errusiarrak, txapelketako finalean, Elina Svitolina ukrainarra garaitu du, bi jokotan. WTA Finaletan, alegia, denboraldiko zortzi jokalaririk onenek jokatzen duten txapelketan, Andreeva set bat ere galdu gabe gailendu da. 

Mirra Andreeva (WTA Finals)

Andreeva, 2026ko WTA Finalak eskuratuta. Argazkia: EFE.

Mirra Andreeva tenislari errusiarrak 2026ko WTA Finalak irabazi ditu, igandean, Indian Wellsen (Estatu Batuetan). Andreevak, txapelketako finalean, Elina Svitolina ukrainarra garaitu du, bi jokotan. WTA Finaletan, alegia, denboraldiko zortzi jokalaririk onenek jokatzen duten txapelketan, Andreeva set bat ere galdu gabe gailendu da; garaipena eskuratuta, bigarren jarri da munduko sailkapenean, eta soilik Elena Rybakina kazakhstandarra du aurretik.

Andreevak, 19 urtekoa bera, Roland Garros irabazi du 2026an, bai eta 500 mailakoak diren Adelaideko eta Linzeko txapelketak ere (Australian eta Austrian, hurrenez hurren). Urtea hasi zenean, bederatzigarren tokian zebilen munduko sailkapenean, eta, arestian esan bezala, bigarren postuan eman dio amaiera denboraldiari.

WTA Finaletako finalean, Mirra Andreevak 7-5 eta 6-3 hartu du mendean Elina Svitolina.

Publizitatea
X
Publizitatea
X