Nadia Erostarbe, hirugarren Championship Tourreko Saquarema Pro proban
Nadia Erostarbek hirugarren postua lortu du Championship Tourreko Saquarema Pro proban, Rio de Janeiron. Horrela, zarauztarra bigarrenez sartu da podiumean denboraldi honetan.
Erostarbek ur karioketan jokatu zen lehen kanporaketan hasi zuen denboraldiko ibilbidea, Yolanda Hopkinsen aurka. 10,83ko puntuazioa lortu zuen orduan euskaldunak. Portugaldarrak, berriz, 9,10ekoa. Bigarren txandan, Molly Picklum australiarra garaitu zuen final-laurdenetarako txartela lortuz. Caitlin Simmers estatubatuarraren aurka lehiatu zen orduan, baita garaitu ere. 8,33 eta 7,50ekin puntuatutako bi olaturen ostean, finalerdietarako bidea hartu zuen gipuzkoarrak.
Azken proba honetan, Tya Zebrowski izan du aurkari, 14 urteko surflari frantziarra. Zarauztarrak ezin izan ditu azken honek lortutako 14,84 puntuak garaitu eta lortutako 8,67 puntuek eman dioite hirugarren postua. Hori gutxi ez eta CTko sailkapen nagusian lau postu igo eta Top 10ean sartu da berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
Vicent Terrier eta Alicia Gutierrez gailendu dira Gasteizko Ironmanean
Vincent Terrier frantziarra izan da azkarrena Gasteizko Ironmanean. Igeri hirugarrena izan eta gero, bizikleta gainean jarri da lider. Emakumezkoetan, berriz, Alicia Gutierrez nagusitu da eta Mikel Garmendia lehen euskalduna izan da helmugan. Zortzigarren lekuan heldu da.
Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron
Bere anaia Hansek, Europako sailkapeneko liderrak, irabazi du txapelketa.
Pau Etxaniz palistari Joko Olinpikoetan irabazitako domina lapurtu diote
Duela egun batzuk, lapurrek kirolariaren kotxean sartu ziren eta eserlekuetako baten azpian utzita zuen domina eraman zuten.
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.
Clara Azurmendiri ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren
Badminton jokalari donostiarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean min hartu zuen.