Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Burgosko Itzuliko hirugarren etapan, Felix Gall izan da onena. Argazkia: EITB.
Felix Gall Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak 2026ko Burgosko Itzuliko hirugarren etapa irabazi du, ostegunean, Corconteko Bainuetxean, eta lasterketako sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da. Gall, Escudo mendatean, alegia, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley (Netcompany INEOS) , alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Giulio Ciccone (Lidl-Trek) eta Giulio Pellizzari (Red Bull-BORA), eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
48. Burgosko Itzulian sailkapen nagusiko lehian dabiltzan ziklistek ikuskizun ederra eman dute Escudorako igoeran. Aurretik, eguneko ihesaldian, Euskaltel-Euskadiko Gorka Corres eta Kern Pharmako Diego Uriarte izan dira, besteak beste; gizon indartsuenen taldeek, baina, kontrolpean izan dituzte bi euskal txirrindulariak eta ihesaldian izan diren gainerako ziklistak.
Escudoan, Pablo Torres UAEko gazteak jo du erasoa, eta Cicconek, Onleyk, Gallek, Enric Masek eta Pellizzarik ondo erantzun dute. Berehala ikusi da austriarra zela onena; Decathlon taldeko eskalatzailea bakarka gelditu da lasterketa buruan, eta amaieraraino eutsi dio bere abantailari.
Sailkapen nagusian, Felix Gallek sei segundoko aldea du Cicconerekiko, eta zortzi segundo Onleyrekiko.
Zure interesekoa izan daiteke
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.
Igoera eta esprinta, eta Brennanen garaipena, Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroan
Visma taldeko txirrindulari britainiarra bikain gailendu da, Castillo mendatean; izan ere, amaierari onena eman dio taldekideen lan ederrari.
Matthew Brennanek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta aurreneko liderra da
Visma taldeko txirrindulari britainiarra azkarrena izan da lasterketako lehenengo etapan erabakigarria izan den esprintean, asteartean. Ostegunean, 21 urte beteko ditu Brennanek, eta zazpi garaipen daramatza 2026ko denboraldian.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
Ion Izagirre: “Erlaitzen ikusi dut ez nengoela onenekin egoteko moduan"
Ion Izagirrek azkeneko aldiz parte hartu du Donostiako Klasikoan. Gipuzkoarra saiatu da, baina ez du bere egun onena izan.
Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Bauke Mollema omendu dituzte Donostian azkenekoz aritu ostean
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Pello Bilbao: “Podiumaren lehiatik hain hurbil egotea sorpresa izan da niretzat"
Bizkaitarrak bosgarren egin du Donostiako Klasikoan bere azken parte hartzean. Podiumetik hain gertu geratu izanak amorrua eman diola onartu du.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.