Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Kim Le Court-Pienaar (AG Insurance), garaile, Tournon-sur-Rhoneko helmugan. Irudia: EITB
Kim Le Court-Pienaar (AG Insurance) txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena (153 kilometro). Mauriziokoak beste zazpi txirrindulari gainditu ditu esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Hiru txirrindulari izan dira lasterketa-buru etaparen zati batean, Loes Adegeest nederlandarra (Lidl-Trek), Katreen Aalerud norvegiarra (Uno-X) eta Nikola Noskova txekiarra (Cofidis). Hala ere, tropela lanean jarri da, eta ihes egindako hiru txirrindulari horiek ez dute inoiz abantaila handirik izan. Horrela, Noskova helmugarako 67 kilometroren faltan harrapatu dute.
Jardunaldiko bosgarren igoeran, Col de Laulovesc (2.maila), Adeggest eta Aaleruden abentura ere amaitu da, helmugatik 54 kilometrora.
Ondoren, zenbait eraso saiakeren ostean, beste talde bat osatu da lasterketa-buruan, sei txirrindularirekin: Sarah Van Dam kanadarra (Visma), Celia Gery frantziarra (FDJ), Cedrine Kerbaol bretoia (EF), Elisa Longo Broghini italiarra (UAE), Liane Lippert alemaniarra (Movistar) eta Puck Pieterse herbeheretarra (Fenix), mendiko liderra.
Eguneko azken mendatearen oinean, Cote de Bocieu-le-Roi (3. maila), tropel txikiarekiko minutu erdi eskaseko aldearekin, sei iheslariek ia lau kilometroko igoera laburra gainditu dute lasterketa-buruan. Jaitsieran, 14 kilometrora, Riejanne Markus herbeheretarra (Lidl-Trek) eta Kim Le Court-Pienaar (AG Insurance), Maurizio Uharteetako txapelduna, atzeko taldetik atera dira, aurreko seiak harrapatzeko asmoz.
Tropelean, berriz , Volleringek erritmoa bizitu du, baina Reusser askatzea lortu gabe. Aurreko taldean, Le Court-Pienaar lehenengo, eta handik gutxira, Markus, birritan, erasoa jo dute, helmugan bakarrik aurkeztu nahian, baina ez dute lortu. Azkenean, zortzi txirrindularik esprintean jokatu dute etapa garaipena, eta Le Court-Pienaar nagusitu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.