Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalerdirako sailkatu dira
Leire Goñik, aldiz, agur esan dio banakako txapelketari, 46. postuan sailkatu baita. Lehenengo hogeita hamarrak sailkatu dira finalaurrekorako.
Pau Echaniz kayakeko jaitsieran, Oklahomako Munduko Txapelketan. Irudia: Basque Team
Oklahomako Munduko Txapelketan kayakeko sailkapen txanda jokatu da goiz-eguerdian bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek modalitateko lehen oztopoa gainditu dute, eta Leire Goñik, aldiz, agur esan dio banakako txapelketari, Basque Team Fundazioak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Maialen Chourrautek jaitsiera ona egin du, eta une batzuetan sailkapeneko hirugarren postuan jarri du bere jardun on horrek. Lehen zatia oso garbia izan da, baina ibilbidearen bigarren zatian pixka bat trabatu da, 18. atean ukitu bat egin baitu, eta horri dagokion zigorra ezarri zaio. Azkenean, hiru domina olinpikoren jabeak 92:34ko denbora egin du, +02:96 txandako onenarekin erkatuta (Rikarda Funk alemaniarra da hori, 89:38ko denbora egin du).
Leire Goñik akats bat egin du ibilbidearen hasieran, kanalaren barruan ezkutatuta geratu den euskarri batekin talka egin baitu. Ezbehar horren ondoren, ez du lortu piragua hasierako abiadurara itzultzea, eta mentalki zein nabigazioan pisu handiegia ekarri du horrek. Gainera, ukitua egin du 17. atean. Guztira 01:04:92ko denborarekin, 46. postuan geratu da sailkapenean. Lehenengo hogeita hamrrak sailkatu dira finalaurrekorako.
Pau Echaniz izan da kayak modalitatean lehiatu den azken euskal palista. Parisko jokoetan brontzezko domina irabazi zuen piraguistak ez du hutsik egin eta finalerdietan sartzeko sailkatze txanda gainditu du. 12. atean akats txiki bat egin duen arren, donostiarrak 83:80ko denborarekin eta 27. postuarekin amaitu du ibilbidea.
Taldekako kayak probak
Taldekako lehiari dagokionez, batetik, Maialen Chorrautek, Leire Goñik eta Laia Sorribesek osatzen duten hirukoteak zazpigarren bukatu du, 104.68ko denborarekin, eta bi ukitu eginda 9. eta 13. ateetan.
Bestetik, gizonezkoen taldea (Pau Echaniz, David Llorente eta Miquel Trave) 13. lekuan geratu du, ibilbidearen hasieran egindako akatsen ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.