Montpellierrek hirugarrenez irabazi du Challenge Kopa
59-26 irabazi dio Ulster Ipar Irlandako taldeari San Mamesen jokatutako finalean.
Montpellier Heraultek Challenge Kopako hirugarren titulua eskuratu du ostiral honetan, San Mamesen jokatutako finalean Ulster Ipar Irlandako taldeari 59-26 irabazita.
Partida hasiera elektriko eta parekatua izan da. Hasi eta hiru minutura ireki du markagailua Nick Timoneyk. Frantziarren erantzunak ez du itxaron, eta Gabriel N'Gandebak baloi ireki bat aprobetxatu du baloia Miottiren hegalera bidaltzeko. Ordu laurdenera, Taofifenuak bigarren entsegua lortu du markagailua iraultzeko.
Bi taldeetako batek ere entsegurik egin ezinik eman duten fase baten ostean, Richie Murphyren taldeak aldea murriztu du Izuchukwuren jokaldi on bati esker.
Atsedenaldiaren aurretik, Bylli Vunipolak eta Alex Becogneek tartea ireki dute, entsegu banarekin, lehenengoa erasoko faseen ostean eta bigarrena Maulik aurreratutako metroei etekina aterata.
Ulsterren edozein erreakzio saiakera saihesteko, Taofifenuak bere bigarren entsegua egin du, Montpelierren bosgarrena, eta Domingo Miottik beste behin gauzatu du. Handik gutxira, Lenni Nouchik aurkariaren defentsa hautsi du, finala bideratuta uzteko, San Mamesen zeuden zale frantsesen zoramenerako.
Ulsterren erreakzioak gorabehera, festa okzitaniarren aldean egon da. Lowryren beste entsegu batek markagailua makillatu du ipar irlandarrentzat. Arthur Vincentek sinatu du Joan Caudulloren taldearen bederatzigarren entsegua, partida amaitu baino minutu bat lehenago.
Zure interesekoa izan daiteke
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari.
LIV Golf azken txanpan sartuko da, eta Rahm txapeldun izan daiteke hirugarren urtez jarraian
Barrikako golflariak, sailkapen nagusian 928,5 punturekin dabil. Garaipena behar du Erresuma Batuko Irekian hirugarren koroa lortzeko, eta, era berean, Bryson DeChambeau estatubatuarra 644,4 punturekin dabil.
Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalerdirako sailkatu dira
Leire Goñik, aldiz, agur esan dio banakako txapelketari, 46. postuan sailkatu baita. Lehenengo hogeita hamarrak sailkatu dira finalaurrekorako.
Mikel Arrasate, distantzia erdiko Europako triatloi txapelduna: “Oso pozik eta ezin sinetsita nago, amets bat da"
Mikel Arrasate Lekeitioko triatletak distantzia erdiko Europako txapelketa bereganatu zuen igandean. Haren esanetan, "lagun, senide eta neska-lagunarekin partekatzea izan da bereziena". Era berean, Arrasatek uste du oso garrantzitsua dela "egunero lantzen eta hobetzen duzunaz gozatzea".
Lazkano, Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetarako sailkatu dira kayak krosean
Miren Lazkano, gainera, laugarren sailkatu da. Bestalde, Maialen Chourraut hamargarren izan da, eta Pau Echaniz 27. tokian helmugaratu da.
Rahm txapelketa nagusirik irabazi gabe geratu da, hirugarren urtez jarraian
Barrikakoak 46. postuan amaitu zuen Erresuma Batuko Irekian; Ryan Fox zeelandaberritarrak eskuratu du lehenengo postua.