Maxime Lucuren Bordelek bigarrenez jarraian irabazi du Txapeldunen Kopa, Bilbon
Bordelek nagusitasun handiz garaitu du Irlandako Leinster taldea (19-41). Maxime Lucu lapurtarra izan da finaleko jokalaririk onena. San Mamesek marka berria ezarri du, estadioan 52.327 ikusle bilduta.
Maxime Lucu lapurtarra, Txapeldunen Kopa jasotzen. Argazkia: EFE
Maxime Lucu lapurtarraren (Senpere, 1993ko urtarrilaren 12an) Bordele Begles taldeak bigarren urtez jarraian irabazi du Europako Txapeldunen Kopa, San Mamesen jokatu den final handian Irlandako Leinster taldea hasiera batean espero baino nagusitasun handiagoarekin garaituta (19-41).
52.327 ikusle izan dira San Mamesen, horrelako final batean inoiz bildu den kopururik handiena, eta, beraz, marka berria ezarri dute.
Hainbat baja izan arren, Leinsterrek talde sendoa atera du zelaira, eta hasieratik erasora jo dute Leo Cullen gizonek. Horrela, 8. minuturako aurretik jarri dira markagailuan, O’Brienen eskutik.
Edonola ere, Irlandako taldearen nagusitasunak ez du askorik iraun. Bordeleko taldea laster hasi da berezko duen abiadurarekin lehiatzen, eta abagune guztiak ederki baliatu ditu. Bost entsegu egin dituzte bata bestearen atzetik; gaur arte Txapeldunen Kopako final batean inork egin ez duena, hain justu ere.
Lehen zatian, Bordelek airean ibili du Leinster. Hala ere, Irlandako taldea ez da kikildu, eta bigarren zatian ahalegindu da erreakzionatzen, Maxime Lucu txartel horiarekin egotzi dutela aprobetxatuta.
Alabaina, emaitza iraultzeko saiakera hori ezerezean geratu da Lucu berriro zelaira itzuli denean. Senpertarrak ostikoz pare bat pase bikain eginda, Bordelek aldea handitu du, berriz ere, markagailuan. 16 puntu eginda, eta paseetan hutsik egin gabe, Lucu aukeratu dute finaleko jokalaririk onena.
Erabat gaindituta egon arren, Leinsterrek partidan sartuta jarraitu du, eta azken txanpan aurkariaren zelairaino eraman du jokoa. Horrela, Garry Ringrosek hirugarren entsegua egin du bere taldearentzat, baina finala erabakita zegoen ordurako, eta Bordeleko zaleak neurketa bukatu baino lehen hasi dira garaipen handia ospatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.