Frantziarrek eta irlandarrek Bilbo hartu dute, San Mamesen Europako txapeldun izateko itxaropenarekin
Frantziako eta Irlandako taldeen arteko lehia bikoitza izango da. Ostiral honetan (21:00), EPCR Challenge Cup Europako bigarren txapelketaren finala jokatuko dute Ulsterrek eta Montpellierrek. Larunbatean (15:45), Investec Champions Cup txapelketa nagusiko final handia izango da Bordeaux eta Leinster taldeen artean.
Ulster eta Montpellier Herault, EPCR Challenge Cupeko finalistak. Artxiboko argazkiak: Europa Press / muntaia EITBKirolak
Union Bordeaux Begles eta Leinster, Investec Champions Cup txapelketan, eta Ulster eta Montpellier Herault, EPCR Challenge Cup txapelketan, izango dira gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko diren gizonezkoen Europako errugbi bi txapelketa nagusien finalak.
Ostiral honetan, hilak 22 (21:00) , Challenge Cupeko garaikurrarengatik borrokatuko dute Ulster Rugby talde irlandarrak eta Montpellier Herault frantziarrak. Irlandarrek Exeter Chiefs talde ingelesa mendean hartu zuten finalerdietan (29-12), eta frantziarrek Dragons RFC Galeseko taldea (18-12).
Larunbatean, hilaren 23an (15:45), txapelketa kontinental nagusiko final handia izango da. Union Bordeaux Beglesek, egungo txapeldunak, bere finalerdian Bath ingelesari irabazi zion (38-26) eta garaipena errepikatzeko txartela lortu zuen. Leinster talde irlandarrak Toulon kanporatu zuen finalaurrekoan (29-25).
Horrela, Leinster San Mamesera itzuliko da, eta bertan irabazi zuen Europako bere azken garaikurra 2018an, Racing 92 mendean hartuta.
Casilda Iturrizar parkeko pergolaren inguruan kokatuta dagoen Champions Rugby Village 'fan zone' ofizialak pantaila erraldoi bat du bi finalak ikusteko.
Esparru hori gaur eta bihar egongo da irekita, 11:00etatik 01:00etara, eta animazio, musika, kirol eta kultur jarduerekin egitarau zabala eskainiko da bertan.
Bi finalek eragozpenak sortuko dituzte Bilboko zirkulazioan eta garraio publikoan, batez ere San Mames futbol zelaitik eta Casilda Iturrizar parketik gertu, bertan egongo baita 'fan zone' ofizial hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.