Basque Team
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rakel Mateok paratriatloia utziko du eta paraeskaladan arituko da, Los Angeles 2028 helburu izanik

“Fisikoki eta mentalki motibatuko ninduen erronka bat behar nuen”, adierazi du Mateok, eta aldaketa bere ibilbidearen bilakaera naturaltzat hartu du.

Rakel Mateo (Basque Team)
Rakel Mateo; Argazkia: Basque Team

Rakel Mateok paratriatloia utziko du eta paraeskaladan ibiliko da hemendik aurrera, Los Angelesen 2028ko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko helburuarekin, asteazken honetan iragarri duenaren arabera: “fisikoki eta mentalki motibatuko nauen erronka berri bat behar dut”, adierazi du Basque Teameko kirolariak, eta aldaketa bere ibilbidearen bilakaera naturaltzat hartu du.

Basque Teamek zabaldutako prentsa oharrak zehazten duen bezala, Mateo nazioarte mailan egokitutako kirolaren erreferentea da, eta adierazi du eskaladaren exigentzia teknikoa eta estrategikoa izan direla pausua emateko arrazoietako batzuk. Ibilitako hiru joko paralinpikoetan, bi diploma eta hamargarren postu bat lortu ditu, Abu Dhabiko 2021eko Munduko Txapelketan lortutako laugarren postua eta Europako Txapelketetan lortutako lau dominak (brontzezko hiru eta zilarrezko bat) nabarmentzeko modukoak dira.

Paraeskaladarako egokitzapen prozesua hasi du Mateok. Kirolak Los Angelesen 2028ko Joko Paralinpikoetan eginen du debut ofiziala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X