Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahm PGA txapelketa irabazteko aukerekin iritsi da azken jardunaldira

Barrikakoa lidergotik bi kolpera dago, igandeko azken jardunaldiaren faltan.

Augusta (United States), 10/04/2026.- Jon Rahm of Spain plays a shot from the fairway on Hole 2 in Round 2 of the 2026 Masters tournament in August, Georgia, USA, 10 April 2026. (España) EFE/EPA/CHRIS TORRES
Jon Rahm. Argazkia: Efe.

Jon Rahmek gora egin du PGAko Txapelketan larunbat honetan eta lidergotik bi kolpera jarri da sailkapen nagusian, azken jardunaldiaren faltan. Ondoroz, bizkaitarrak bere hirugarren txapelketa nagusiua lortzeko aukerak ditu. Emozioz betetako azken jardunaldi estua espero da Aroniminkeko (Filadelfia) ibilbidean.

Barrikakoak, hirugarren jardunaldiko 'Moving day' delakoari jarraituta, -3 eta -4 egin zuen, eta Alex Smalley estatubatuarrarengandik bi kolpetara geratu zen. Smalleyk lidergoari eustea lortu zuen, denboraldiko bigarren 'major'ean, jardunaldi zaila gainditu ostean.

"Zirkuitu profesionalean nagoenetik, hau da inoiz ikusi dudan bandera diseinurik zailena", adierazi zuen Scottie Scheffler munduko lehenengo jokalari eta egungo txapeldunak, -1eko txartelarekin atzean geratu ostean. 

Orain dela hilabete Mastersa ibabazi zuen Rory McIlroyk ondo eutsi zion egunari, -3 eginda. Hedo Ludvig Aberg suediarra, Justin Rose ingelesa eta Xander Schauffele eta Patrick Reed estatubatuarrak ere lan ona egin zuten.

Rahmek hiru 'birdie' egin zituen lehen bederatzi zuloetan eta, beste bederatzietan ere maila eman zuen eta tarteka lidergoa izan zen.

18. zuloan, baina 'bogey' bat egin zuen eta horrek zapore gazi-gozoa utzi zion, baina txapelketa irabazteko aukera argiekin.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X