Lucas Herbert nagusi, LIV zirkuituko Virginiako txapelketan; Rahmek zortzigarren bukatu du
Barrikako golflariak 69 kolpe eginda amaitu du torneoa.
Jon Rahm, artxiboko irudia. EFE
Lucas Herbert australiarrak irabazi zuen LIV golf-zirkuituko Virginiako Txapelketa igande honetan, par azpitik 24 kolpe eginda. Herbert lehen tokian iritsi zen azken txandara, eta 69 kolpeko txartela osatu zuen: hiru birdie, hiru bogey eta bogey bikoitz bat tartean.
Jon Rahm zortzigarren postuan geratu zen, -15eko txartelarekin. Txapelketa 69 kolpez osatutako erronda batekin bukatu zuen, par azpitik hirurekin.
Sailkapen orokorrean, Sergio Garcia geratu zen bigarren, Herbert lau kolpera duela; Bryson DeChambeauk hartu zuen podiumeko hirugarren lekua, par azpitik 19 kolperekin.
Rahmen lehen albatros profesionala
Bestalde, 17. zuloa Barrikako golf-jokalariarentzat berezia zan zen, bere lehen albatrosa egin baitzuen profesional gisa. Txapelketako kamerek ez zuten unea harrapatu. Rahmek berak ezin zuen sinetsi, baina jendearen zalapartak baieztatu zuen.