Jon Rahm bigarren izan da Filadelfian; Aaron Rai, garaile
Orduan lehen postuan Alex Smalley estatubatuarra bi kolpera zuela hasi zuen PGA txapelketako azken jardunaldia barrikarrak. Azkenean, Smalleyrekin berdinduta bukatu zuen bigarren postua, Rai irabazlea hiru kolpera zuela.
Jon Rahm euskal golflariak bigarren amaitu zuen igande honetan Aroniminkeko (Filadelfia) PGA Txapelketan. Aaron Rai ingelesak nagusitasunez irabazi zuen, lehen Grand Slama eskuratuta.
Euskal golflariak garaipena eskura izan zuen, baina azken hiru zuloetan ihes egin zion. Rahm bere hirugarren handiaren bila ari zen, eta lortzeko zorian izan zen, lehen bi zuloetan bi birdie eginez hasi baitzen.
Barrikakoak Alex Smalley estatubatuarra bi kolpera zuela hasi zuen azken jardunaldia. Azkenean, harekin berdinduta bukatu zuen bigarren postuan, Rai hiru kolpera zuela.
Ingelesak 20 metroko putt batekin erabakita utzi zuen PGA, 17. zuloan. Hartara, txapelketa irabazten duen bigarren golflari ingelesa da; bera baino lehen, Jim Barnes nagusitu zen, bitan, 1916an eta 1919an. 31 urterekin, Wombournekoak bere palmareseko seigarren txapelketa eta lehen Grand Slama lortu zituen.
PGA Txapelketako lau jardunaldiak amaituta, Jon Rahmek, guztira, sei parraz azpitik egin du, eta bigarren tokia lortu du, Alex Smalley estatubatuarrarekin berdinduta. Denboraldiko bigarren txapelketa handian, Rahmek bere ibilbideko emaitzarik onena egin du; izan ere, bertan aurrenekoz aritu zenean, laugarren tokia erdietsi zuen, eta horixe zuen orain arteko emaitzarik onena.
Rahmek 69, 70, 67 eta 68 kolpeko txartelak sinatu ditu (parra 70ekoa da). Igandean, lau birdie eta bi bogey egin zituen; Rai kolpe batera ere izan zuen, baina ezin izan zuen tarte hori murriztu azken zuloetan.
Emaitza bikain horrekin, golf jokalari bizkaitarra gero eta gorago dabil munduko sailkapenean, eta hamabigarren postura igo da. Erregulartasun handia ari da izaten denboraldian, eta zortzi toki aurreratu ditu, aurreko eguneratzearekin alderatuta; 2024ko urritik hona, Rahmek izan duen posturik onena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.