Bost euskal kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d'Ampezzoko Joko Olinpikoetan
Alde batetik, Basque Team Fundazioaren beka duten hiru kirolari Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira otsailaren 6an hasiko diren Joko Olinpikoetan: Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Arrieta Rodriguez; baita Daniel Milagros abiadurako patinatzaile iruindarra ere. Bestetik, Manex Salsamendi euskal herritar-brasildarra iraupen eskian lehiatuko da Brasilgo selekzioarekin.
Basque Teamek ohar batean jakitera eman duenez, fundazioaren beka duten hiru kirolari Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira otsailaren 6an hasiko diren Joko Olinpikoetan. Espainiako Batzorde Olinpikoak gaur argitaratu du Milan-Cortina d'Ampezzora joango diren 20 kirolarien zerrenda. Horien artean daude Lucas Eguibar eta Alvaro Romero snowboardlariak eta Arrieta Rodriguez alpetar eskiatzailea.
Era berean, Daniel Milagros abiadurako patinatzaile iruindarrak Espainiako selekzioarekin parte hartuko du.
Gainera, Manex Salsamendi euskal herritar-brasildarra iraupen eskian lehiatuko da Brasilgo selekzioarekin. Bigarren Olinpiar Jokoak izango dira Salsamendirentzat. Pekinen eskiatzaile gazteenetako bat izan zen, 18 urte eskasekin lehiatu baitzen, Berria-k azaldu duenez.
Lucas Eguibarrentzat, Milan-Cortina d 'Ampezzokoak bere laugarren Jokoak izango dira, Sotxi 2014, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022 txapelketetan lehiatu ondoren eta Errusian eta Txinan lortutako zazpigarren postuengatik bi diploma eskuratu eta gero.
Alvaro Romero eta Arrieta Rodriguezek, berriz, Italiako Jokoetan debuta egingo dute maila absolutuko lehiaketa olinpiko batean. Snowboardlari donostiarrak brontzezko domina lortu zuen 2000. urtean Lausanan jokatutako Gazteriaren Jokoetan.
Bestalde, Arrieta Rodriguez eski alpinoko emakumeen erreferentea estatu mailan. 23 urterekin aurrerapauso handia eman du 2025/2026 denboraldian, FIS proba askotan parte hartu baitu eta Europan garaipenak eskuratu baititu.
Ainhoa Ybarra Calgary (88), Albertville (92), Lillehamer (94) eta Naganoko (98) Jokoetan lehiatu zenetik, lehen emakume euskal herritarra izango da Arrieta Neguko horrelako hitzordu batean. Donostiarraren lehiaketak, beraz, euskal emakume baten parte-hartzea ekarriko du Jokoetan, 28 urte geroago.
Lucas Eguibar eta Alvaro Romero otsailaren 12an lehiatuko dira snowboardcrosseko sailkatze-proban eta lasterketan Livignoko egoitzan, eta Arrieta Rodriguezek eski alpinoko eslalomean parte hartuko du otsailaren 18an Tofane Alpine Skiing Centren.
Zure interesekoa izan daiteke
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu; bi Getxon eta beste bi Bilbon. 60 filmetik gora ikusi ahal izango dira, tartean Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.