Carlos Sainz, Dakar Rallyko txapeldun laugarrenez
Carlos Sainzek (Audi) irabazi du 2024ko Dakar Rallya autoen mailan, eta Alemaniako markari lehen titulua eman dio lasterketa honetan. Madrilgo (Espainia) pilotuak laugarrenez irabazi du Dakar Rallya.
Sainzek ez du etapa garaipenik eskuratu aurtengo edizioan, baina piloturik erregularrena izan da, nabigatzailerik onena, eta, 12 etapetan erritmo altuarekin lehiatuta, 2024ko Dakar Rallya irabazi du. Laugarren garaipena da Sainzentzat, 2010, 2018 eta 2020koak ere irabazi baitzituen.
Guillaume de Mevius (Overdrive) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Sebastien Loeb (Bahrain) geratu da hirugarren.
Bestalde, motoetan, Ricky Brabec estatubatuarrak (Honda) bigarrenez irabazi du Dakar Rallya, 2020an ere garaipena bereganatu ostean. Ikusgarri ibili da Brabec 2024ko edizioan.
Ross Branch (Hero) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Adrien van Beveren (Honda) geratu da hirugarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakumezkoen Askartza taldeak lehen mailara igotzea lortu du
Emakumezkoen Askartza Claret waterpolo taldeak, lehen mailara igotzera lortu du. Jokalari oso gaztez osatuta dago, 14 urtetik 20ra bitartekoa. Horrek hurrengo denboraldiari aurre egiteko zailtasunak sor ditzakeen arren, handiena igerilekua izango da, ezingo baitute bertan jokatu. Keren Sellan eta Jone Mugarra jokalariekin egon gara, baita Isusk Arias entrenatzailearekin ere.
Jon Rahm zortzigarren postuan kokatu da munduko sailkapenean, 2024ko ekainetik ondoen
Euskal golf-jokalariak lau postu egin du gora aurreko astelehenarekin alderatuta, LIV Golf Andaluzian bigarren tokian amaituta. 2025eko denboraldia bukatu zenean, Rahm 84. postuan zebilen, mundu mailan.
Nellly Kordak Estatu Batuetako Irekia irabazi du, eta lau txapelketa nagusi daramatza bere ibilbidean
Golf-jokalari estatubatuarra kolpe bateko abantailaz gailendu da; Gaby Lopez mexikarra eta Charley Hull britainiarra izan dira bigarren postuan, berdinduta. Kordak zortzi parretik behera izan du, txapelketa amaituta.
Zverevek sufritu egin bere lehenengo handia irabazteko Parisen
Alemaniarrak Flavio Coboli garaitu du oso parekatuta egon den partida batean, hau bostgarren setean erabaki da, eta bertan, Zverev italiarraren gainetik pasa da.
Rahmek ezin izan du eragotzi Hattonen garaipena Valderraman
Barrikoztarra bi kolpera geratu da, eta bigarren postuan bukatu du Andaluziako txapelketa.
Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan
Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.
Andreevak bere lehenengo handia irabazi du Roland Garrosen
Tenislari errusiarrak Maja Chwalinska poloniarra garaitu du bi setetan (6-3 eta 6-2), ordubete eta 22 minutu iraun duen finalean.
Carlota Cigandak ez du kortea igaro AEBko Irekian
Nafarrak parretik gora 8 kolpe pilatu ditu guztira bigarren jardunaldiaren amaieran, eta 4 kolpe edo gutxiago bildu dituzten jokalariek egin dute aurrera.
Zverevek ez du hutsik egin, eta Cobolliren aurka jokatuko du Roland Garroseko finala
Matteo Arnaldi italiarrak ezin izan du bigarren finalaurrekoa lehiatu, birus batek jota, eta, ondorioz, Flavio Cobolli izango da Alexander Zvereven aurkaria Parisko final handian.
Adreevak eta Chwaliskak jokatuko dute emakumezkoen Roland Garroseko finala
Tenislari errusiarra bi setetan gailendu zaio Marta Kstyuk ukrainarrari finalerdietan (6-1 / 6-3). Poloniarrak, berriz, Diana Shnaider errusiarra garaitu du lehia estuago batean, bi setetan baita ere (7-6 (4) / 6-4).