Boxeoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kerman Lejarraga, arauzko pisuaren barruan Flatleyren aurkako borrokaldirako

Iragarkia
20211202214805_lejarragaeitbmedia_
18:00 - 20:00
Kerman Lejarraga, arauzko pisuaren barruan Flatleyren aurkako borrokaldirako
Morgako (Bizkaia) boxeolariak superwelter pisuko Europako txapeldunaren gerrikoa jarriko du jokoan abenduaren 3an Bilbon, Jack Flatleyren aurka. Hasieran Kermanek pisua gainditu egin du, baina azkar kendu ditu soberan zituen 250 gramoak, eta prest da titulua defendatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Nadia Erostarbe, surflaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nadia Erostarbe: “Izugarria da miretsi dudan hainbeste jenderekin egotea"

Zarauzko surflariak egun batzuk etxean emango ditu, bere ingurukoekin egoteko. Denboraldiaren lehen zatian nola joan zaion aztertu du, eta, era berean, une bikaina igarotzen ari dela onartu du. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero. Denboraldiko bigarren zatian ere maila horretan jarraitzea espero du.

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X