Motoziklismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrea Iannoneri 18 hilabeteko zigorra ezarri diote, dopinagatik

Apriliako pilotuak 2021ra arte ezin izango du berriro parte hartu Munduko Txapelketan.
Andrea Iannone. Argazkia: EFE
Andrea Iannone, MotoGPko lasterketa baten. Argazkia: EFE

Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak behin-behineko zigorra ezarri zion Andrea Iannone MotoGPko pilotu italiarrari, ezohiko emaitza eman zuelako azaroaren 3an Malaysiako Sari Nagusiaren ostean egin zioten dopin kontrol batean.

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak argitu zuenez, 'esteroide androgeniko anaboliko exogenoak' azaldu zirela pilotu italiarrari egindako dopin kontrolean.

Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak baieztatu egin du eta 18 hilabeteko zigorra ezarri diote dopinagatik. Apriliako pilotuak 2021ra arte ezin izango du berriro parte hartu Munduko Txapelketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X