Euskal Selekzioko bost kirolarik parte hartuko dute Japoniako Mt. Awa Skyrace proban
Mendi-lasterketetako Euskal Selekzioa Japoniara abiatuko da aste honetan Mt. Awa Skyrace txapelketan parte hartzeko. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, Oihana Azkorbebeitiak, Ander Iñarrak, Julen Martinez de Estibarizek, Maria Zorrozak, eta Mayi Mujikak parte hartuko dute punta-puntako proba honetan. Japoniakoa kontuan hartuta, Euskal Selekzioa Munduko Kopako gure mugatik kanpoko hamaika probatan izango da.
Eusko Jaurlaritzak, Euskal Mendizale Federazioak eta Euskal Selekzioak elkarlan horren nondik norakoak azaldu dituzte, astelehen honetan Donostian egindako aurkezpenean. Han izan dira, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria, Jon Redondo; Euskal Mendizale Federazioko presidentea Joserra Alonso; Federazioaren zuzendari teknikoa, Irati Anda; Euskal Selekzioaren hautatzaileetako bat, Iñaki Uribe-Etxebarria; eta Euskal Selekzioaren kide den Oihana Azkorbebeitia. Azpimarratu dutenez, bidaia, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko lankidetzari esker izango da posible eta baliagarria izango da Euskal Selekzioaren ibilbidea sendotzen jarraitzeko.
"Eusko Jaurlaritzak lan egiten du nazioarteko onarpen ofiziala duten federazioak eta selekzioak gero eta gehiago izan daitezen. Euskal Mendizale Federazioa onartuta dago Nazioarteko Mendizale Federazioan; ahotsa dauka, baina ez botoa. Horri balioa eman behar diogu eta pausoak eman behar ditugu botoa ere izan dezan. Horrez gain, gero eta sona handiago duten mendi lasterketetan badugu gure Euskal Selekzioa, orain dela hemeretzi urte jaio zen eta ibilbide bikaina egiten ari dena. Eusko Jaurlaritzak lan egin behar du proiektu hori sustatzeko eta indartzeko", adierazi du Jon Redondok.
Astelehen honetako prentsaurrekoan azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko akordioari esker, Munduko Kopako proba ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute Euskal Selekzioko kideek.
Iñaki Uribe-Etxebarria hautatzailea, ez da Japonian izango, baina bere balorazioa ere egin du mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren inguruan: "Euskal Selekzioak, azken urteetan bezala, mendi lasterketetako Munduko Kopan parte hartuko du, munduan barrena hainbat lasterketa ezberdinetan lehiatuz. Aurreko urte batzuetan, taldeak punta-puntako emaitzak lortu izan ditu, hainbat korrikalarik podiuma zapaltzeraino, eta bukaerako sailkapenean ere goiko postuetan sailkaturik. Aurtengo gure erronka nagusia ere hau izango da, sailkapen orokorrean ahal den eta posturik onena lortzea". Munduko Kopan Euskal Selekzioaren izenean arituko direnen zerrenda ere aipatu du Uribe-Etxebarriak: "Oihana Azkorbebeitia, Ander Iñarra, Hassan Ait Chaou, Mayi Mujika, Maria Zorroza, Julen Martinez de Estibariz, Iban Letamendi, eta Nahia Quincoces izango dira. Guztiak ere aldez aurretik Munduko Kopan ibilitakoak dira eta aurten ere seguru emaitza bikainak jasoko ditugula".
Zure interesekoa izan daiteke
Rahmek ez du kortea pasatu AEBko Irekian
Bigarren jardunaldi gorabeheratsu baten ondoren, Barrikakoak 6 kolpe hartu ditu parearen gainean, eta bertan behera utzi behar izan du.
Kirol ekitaldiak eta beroa: “Hidratazioa da garrantzitsuena”
Iñaki Arratibel medikuak gomendio batzuk ematen dizkie kirola egiten dutenei bero handia egiten duen egunetan. Hidratazioaz gain, oso garrantzitsuak dira, elikadura, janzkera eta norberaren zentzua.
Jon Rahmek bigarren bukatu du eguna AEBko Irekian, lainoak baldintzatutako lehen jardunaldian 2 parretik behera eginda
Behin-behinean, euskal golf-jokalariak 4 kolpera du liderra, Wyndham Clark estatubatuarra. Meteorologia tarteko, txapelketa ia bi orduz gelditu behar izan dute. Rahmen 13 zulo jokatu ditu, eta zazpi lehiakiderekin dago bigarren postuan berdinduta.
Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”
Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.
Donostiako Hipodromoaren 110. Udako Denboraldia aurkeztu dute
EITBk lankidetza hitzarmena berreskuratu du Donostiako Hipodromoarekin eta albistegi zein euskarri digitalean ikusgai izango dira Udako 110. Denboraldiko lasterketen laburpenak.
Rahmek hirugarren handia nahi du Estatu Batuetako Irekian, Shinnecock Hills zelai zailean
Barrikako jokalariak protagonista izan nahi du Scottie Scheffler eta Rory McIlroyren aurrean, besteak beste, zelai beldurgarri batean, Shinnecock Hillsen (New York).
Mattin Iñiguez eta Aner Bueno: “Mentalki prestatu gara, baita hagan ere; helburua disfrutatzea da”
Mattin Iñiguez eta Aner Bueno elkarren artean lehiatuko dira Pirinioetako zeharkaldian. Ez dute erronka makala aurretik, Hondarribia eta Port de la Selva herria lotzen dituzten 528 kilometro egingo dituzte korrikaz eta airez. Gainera, hogei herrialdeetatik etorritako mundu mailako kirolariak izango dituzte aurkari.
Angela Vilariño: “Buelta pixka bat kostatu zait, baina gutxinaka hobetzen ari gara eta oso pozik nago”
Angela Vilariño pilotua lehiaketara itzuliko da bost urteko etenaldiaren ostean. Europako Mendi Txapelketan lehiatuko da, eta “moldatzen” eta “lasterketaz lasterketa hobetzen” ari badira ere, “emakumezkoen kopa berriro ekartzen” saiatuko dela adierazi du hondarribiarrak. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bijueskak brontzezko domina irabazi du Ostiako skateboarding Munduko Kopan
2028an Los Angelesen izango diren Olinpiar Jokoetarako bidean, World Skateko munduko zirkuituko lehen proba puntuagarria jokatu dute, asteburuan, eta Basque Teameko skaterrak hirugarren postua eskuratu du. Gainera, emakumezkoen finalean, Naia Lasok, Basque Teamekoa bera ere, zazpigarren tokia erdietsi du.
Ainhize Belarrek urteko 9a mailako laugarren bidea kateatu du Baltzolan
2026a urte aparta izaten ari da Atxondoko eskalatzaile gaztearentzat. 20 urte besterik ez izan arren, munduko eskalatzaile onenen artean kokatu da bere azken lorpenei esker, eta etorkizun oparoa du aurretik.