Patrick Langek Hawaiiko Ironmanaren marka hautsi du
Patrick Lange alemaniarrak Hawaiiko Ironmanaren marka hautsi du, eta, bide batez, munduko txapelketa eskuratu du, proba 7 ordu 52 minutu eta 38 segundoan eginez, orain arte inork lortu ez duen balentria eginez, alegia.
Horrela, 32 urteko triatleta eta duatletak Munduko Txapelketa eskuratu du bigarren urtez jarraian, eta inoizko markarik onena eginez lortu du aurten.
Proba bukatutakoan, eta zortzi ordutik beherako denbora egin duela jakin ondoren, ez du denbora gehiagorik galdu nahi izan, eta garaileari egiten dioten elkarrizketa eten du, belauniko jarri da eta berarekin ezkondu nahi duen galdetu dio neska-lagunari. Horretan ere irabazi du Langek, bikotekideak baietz erantzun baitio.
Javier Gomez Noya hamaikagarren postuan helmugaratu da, sekulako lasterketa egin eta gero.
Probaren sailkapena:
1. Patrick Lange (ALE) 7:52:39
2. Bart Aernouts (BEL) 4:02ra
3. David McNamee (BRH) 8:30ra
4. Tim O'Donnell (AEB) 10:38ra
5. Braden Currie (NZL) 12:02ra
6. Matt Russell (AEB) 12:06ra
7. Joe Skipper (BRH) 13:15ra
8. Andy Potts (AEB) 16:55ra
9. Cameron Wurf (AUS) 17:53ra
10. Michael Weiss (AUT) 18:25ra
11. Javier Gomez Noya (ESP) 19:02ra