Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamiltonek urteko hamaikagarren 'pole'a lortu du Monzan

Ingalaterrako pilotua onena izan da, beste behin, sailkatze-proban. Kimi Raikkonenekin batera irtengo da lehen lerroan.
Hamilton, Vettel eta Raikkonenek inguratuta, probaren ostean. Argazkia: EFE.
Hamilton, Vettel eta Raikkonenek inguratuta, probaren ostean. Argazkia: EFE.

Lewis Hamilton Ingalaterrako pilotuak (Mercedes) "pole"a lortu du Monzan, denboraldian hamaikagarren aldiz, Italiako Sari Nagusian. Urteko hamabigarren lasterketa da, eta Munduko Txapelketa bi aldiz irabazi duen Hamiltonek, aurten ere lehen postuan dagoenak, sailkatze-proban onena izatea lortu berriro.

Bat formulan lehiatzen duenetik, 49. aldiz erdietsi du Hamiltonek "pole"a egitea. 5.793 metro ditu Monzako pistak, eta bueltarik azkarrenean minutu bat, 23 segundo eta 397 milaren behar izan ditu horiek egiteko. Kimi Raikkonenek, Hamiltonekin batera lehen lerrotik irtengo denak, 234 milaren gehiago behar izan ditu.

Sebastian Vettel (Ferrari) eta Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak bigarren lerrotik abiatuko dira. Massa eta Bottas (Williams) hirugarren lerrotik irtengo dira, eta laugarren lerroan Sergio perez (Force India) eta Romain Grosjean (Lotus) kokatu dira.

Fernando Alonsok (McLaren) hamar postuetako zigorra jaso du eta 18. postutik abiatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X