Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamilton gailendu da Silverstonen, Rosberg eta Vettelen aurretik

Felipe Massa eta Valtteri Bottas Williams taldeko gidariak laugarren eta bosgarren izan dira, hurrenez hurren. Fernando Alonsok hamargarren egin eta denboraldiko lehen puntua erdietsi du.
Lewis Hamilton, garaipena ospatzen. Efe.
Lewis Hamilton, garaipena ospatzen. Efe.

Lewis Hamilton Bat Formulako Munduko Txapelketako liderrak irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia. Mercedes taldeko gidariak egindako denbora, 1h31:27.729. Bigarren Nico Rosberg taldekidea izan da, eta hirugarren, berriz, Sebastian Vettel (Ferrari). Fernando Alonsok hamargarren egin du, eta denboraldiko lehen puntua lortu du.

Gauzak horrela, britainiarrak bosgarren garaipena lortu du, bere ibilbideko 38.a,  orain arte lehiatutako bederatzi lasterketetan. Munduko Txapelketako sailkapen nagusian aurkariekin duen aldea ere handitu egin du.

Felipe Massa eta Valtteri Bottas Williams taldeko gidariak laugarren eta bosgarren izan dira, hurrenez hurren. Biak lasterketa buruan izan dira hasieran, irteera bikaina eginda, baina Mercedesek erakustaldi taktikoa eman die eta gainditu egin ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X