200 metrokoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usain Boltek bigarrenez egin du

Atleta jamaikarrak balentria ederra egin du Justin Gatlin estatubatuarra, orain arte izan duen arerio handiena, 200 metrokoan ere menderatuta.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Usain Boltek hamargarren urrea bereganatu du mundialetan

Usain Boltek barruan zeraman piztia berpiztu da, eta "handia" izateko itzuli dela berretsi du duela zazpi urte kirolaren historian bere izena letra larriz idazten hasi zen estadio berean. 200 metroko proban ere garaipena eskuratu du, Justin Gatlin atleta estatubatuarra ere mendean hartuta, bigarrenez, igandean 100 metrokoa ere irabazi baitzuen.

Gatlin Bolten ahulguneez baliatu izan da orain arte, baina jamaikarrak zurrumurru guztiak alboratu ditu, eta mailarik gorenean egoteko prest dagoela erakutsi du. Izan ere, 19.55 segundoko marka egin du 200 metrokoan, eta urrezko zazpigarren domina eskuratu du.

Publizitatea
X
Publizitatea
X