Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosberg Hamiltoni hurbildu zaio, Austrian irabazita

Alemaniarrak denboraldiko bere hirugarren garaipena lortu du, britainiarra bigarren izan da, eta Felipe Massa brasildarra, hirugarren. Fernando Alonsok lehen itzulian utzi du lasterketa.
Nico Rosberg, podiumean. Efe.
Nico Rosberg, podiumean. Efe.

Nico Rosberg alemaniarra (Mercedes) gailendu da Austriako Sari Nagusian, Bat Formulako Munduko Txapelketako zortzigarren lasterketan, alegia. Lewis Hamilton taldekide eta aurkaria (eta Mundialeko liderra) bigarren izan da Spielbergeko helmugan. Garaipen horri esker, Rosbergek hurbilago du orain Hamilton, gidarien sailkapen nagusian (britainiarrak 169 puntu ditu, alemaniarrak baino 10 gehiago).

Rosbergek hirugarren garaipena du aurtengo denboraldian. Hirugarren tokia Felipe Massa brasildarrak lortu du. Fernando Alonsori dagokionez, espainiarrak eta Kimi Raikkonenek elkar jo dute lehen itzulian eta lasterketa utzi behar izan dute, zauririk izan ez duten arren. Istripua ikusgarria izan da, baina ez larria.

Sebastian Vettel (Ferrari)  laugarren izan da, Valtteri Botas (Williams) finlandiarraren aurretik. Carlos Sainzek ere lasterketa utzi behar izan du.

Hurrengo lasterketa, Britainia Handiko Sari Nagusia, Silverstonen jokatuko da, uztailaren 5ean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X