Japoniako S.N.
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lorenzok Marquez gainditu du, Motegin

Yamaha taldeko gidariak Marc Marquez eta Dani Pedrosa gainditu ditu. Sailkapen nagusian, Lorenzo lidergotik 13 puntura soilik jarri da.
Japoniako Sari Nagusiko podioa. Argazkia: EFE
Japoniako Sari Nagusiko podioa. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Yamaha) irabazi du Japoniako Sari Nagusia Marc Marquez eta Dani Pedrosaren aurretik. Mallorcako gidariak garaipen garrantzitsua lortu du Motegiko zirkuituan, eta sailkapen nagusian lidergotik 13 puntura jarri da.

Dani Pedrosak hirugarren bukatu du, eta Munduko Txapelketa irabazteari agur esan dio, lidergoa 38 puntura baitu. Laugarren Alvaro Bautista (Honda) espainiarra izan da.

Japoniako S.N.:

1. Jorge Lorenzo  (ESP/Yamaha)          42:34.291.

2. Marc  Marquez  (ESP/Honda)              + 3.188.

3. Dani Pedrosa  (ESP/Honda)                4.592.

4. Alvaro Bautista (ESP/Honda)            19.755.

5. Stefan Bradl (ALE/Honda)               22.810.

6. Valentino Rossi (ITA/Yamaha)           24.637.

7. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha)             27.496.

8. Bradley Smith (GBR/Yamaha)             30.969.

9. Nicky Hayden (USA/Ducati)              37.010.

10. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati)         42.944.

11. Katsuyuki Nakasuga (JPN/Yamaha)       53.345.

12. Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki)    1:03.213.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X