Roland Garros
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadalek eta Djokovicek neurtuko dituzte indarrak finalean

Erraz nagusitu da Nadal Ferrerren aurka, 6-2, 6-2 eta 6-1, eta beste finalerdian Federer gainditu du serbiarrak (6-4, 7-5, 6-3).

Rafa Nadalek Roland Garroseko finalerako txartela lortu du finalerdietan David Ferrer mendean hartuta (6-2, 6-2 eta 6-1). Ordu bat eta 46 minutu behar izan du Manacorrekoak garaipena eskuratzeko. Partidak 55 minutuko etenaldia izan du euriaren ondorioz.

Beste finalerdian Novak Djokovicentzat izan da garaipena Roger Federerren aurka (6-4, 7-5, 6-3). Finala igandean jokatuko dute Nadalek eta Djokovicek.

Rafa Nadalek Roland Garroseko finalerako txartela lortu du finalerdietan David Ferrer mendean hartuta (6-2, 6-2 eta 6-1). Ordu bat eta 46 minutu behar izan du Manacorrekoak garaipena eskuratzeko. Partidak 55 minutuko etenaldia izan du euriaren ondorioz. Beste finalerdian Novak Djokovicentzat izan da garaipena Roger Federerren aurka (6-4, 7-5, 6-3). Finala igandean jokatuko dute Nadalek eta Djokovicek.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X