Stonerrek lortu du garaipena Espainiako Sari Nagusian
Casey Stoner (Honda RC 213 V) australiarrak irabazi du Jerezeko zirkuituan egin den Espainiako Sari Nagusia. Stonerrek lehia bizia izan du Jorge Lorenzorekin (Yamaha YZR M 1), baina espainiarrak bigarren postuan bukatu zuen azkenean. Dani Pedrosak (Honda RC 213 V) bukatu zuen hirugarren postuan.
Moto2 mailan, Pol Espargaro atera zen irabazle. Bere atzetik, Marc Marquezek eskuratu zuen bigarren postua eta hirugarren posizioan Thomas Luthik bukatu zuen.
Efren Vazquez pilotu espainiarrak ez zuen Moto3 mailako lasterketa bukatzerik izan erorikoa izan baitzuen. Romano Fenati 16 urteko pilotu gaztea izan zen irabazlea maila honetan. Luis Salom izan zen bigarren eta Sandro Cortese, hirugarren.
Espainiako Sari Nagusia MotoGP:
.1. Casey Stoner (AUS/Honda RC 213 V) 45:33.897
.2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1) + 0.947
.3. Dani Pedrosa (ESP/Honda RC 213 V) + 1.063
.4. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha YZR M 1) + 2.465
.5. Andrea Dovizioso (ITA/Yamaha YZR M 1) + 18.100
.6. Alvaro Bautista (ESP/Honda RC 213 V) + 21.395
.7. Stefan Bradl (GER/Honda RC 213 V) + 28.637
.8. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici) + 28.869
.9. Valentino Rossi (ITA/Ducati Desmosedici) + 34.852
10. Hector Barbera (ESP/Ducati Desmosedici) + 35.103
11. Ben Spies (USA/Yamaha YZR M 1) + 38.041
12. Aleix Espargaro (ESP/ART) + 1:12.728
13. Danilo Petrucci (ITA/IODA) + 1:18.669
14. Mattia Pasini (ITA/ART) + 1:29.142
15. Ivan Silva (ESP/BQR) + 1:32.478
Espainiako Sari Nagusia Moto2:
1. Pol Espargaro (ESP/Kalex) 30'12.879.
2. Marc Márquez (ESP/Suter) + 0.241.
3. Thomas Luthi (SUI/Suter) + 0.483.
4. Scott Redding (GBR/Kalex) + 4.414.
5. Takaaki Nakagami (JAP/Kalex) + 4.837.
6. Claudio Corti (ITA/Kalex) + 5.881.
7. Mika Kallio (FIN/Kalex) + 6.149.
8. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 7.097.
9. Toni Elias (ESP/Suter) + 7.866.
10. Johann Zarco (FRA/Motobi) + 8.680.
Espainiako Sari Nagusia Moto3:
.1. Romano Fenati (ITA/FTR Honda) 43:50.885
.2. Luis Salom (ESP/Kalex KTM) + 36.139
.3. Sandro Cortese (GER/KTM) + 36.895
.4. Alex Rins (ESP/Suter Honda) + 37.061
.5. Alexis Masbou (FRA/Honda) + 49.036
.6. Maverick Viñales (ESP/FTR Honda) + 55.857
.7. Alberto Moncayo (ESP/Kalex KTM) + 57.505
.8. Niccolo Antonelli (ITA/FTR Honda) + 1:03.683
.9. Hector Faubel (ESP/Kalex KTM) + 1:15.351
10. Zulfahmi Khairuddin (MAL/KTM) + 1:35.650
Zure interesekoa izan daiteke
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari.
LIV Golf azken txanpan sartuko da, eta Rahm txapeldun izan daiteke hirugarren urtez jarraian
Barrikako golflariak, sailkapen nagusian 928,5 punturekin dabil. Garaipena behar du Erresuma Batuko Irekian hirugarren koroa lortzeko, eta, era berean, Bryson DeChambeau estatubatuarra 644,4 punturekin dabil.