Australiako Irekia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadalek sufritu egin du, finalerdietara heltzeko

Manacorreko tenislariak Tomas Berdych mendean hartu du (6-7 (5), 7-6 (6), 6-4 eta 6-3), lau ordu baino gehiago jokatu eta gero.
Rafael Nadal. Foto: EFE

Rafael Nadalek duen guztia eman behar izan du lau ordu baino gehiagotan Tomas Berdych jokalari txekiarra mendean hartzeko (6-7 (5), 7-6 (6), 6-4 eta 6-3). Garaipen honekin, Espainiako jokalariak Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du eta, bertan, Roger Federerren aurka arituko da.

Garaipena lortu arren, Nadalek asko sufritu du Berdychen jokoa indargabetzeko. Izan ere, lehenengo seta oso parekatuta egon da eta, azkenean, berdinketa hausteko jokoak txekiarraren alde joan dira.

Bigarren seta ere berdinketa hausteko puntuetan erabaki da, baina kasu honetan garailea Nadal izan da. Ordutik aurrera, Manacorreko tenislaria sendotu egin da eta hurrengo bi setak irabazi ditu, finalerdietarako txartela lortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X