Positiboa kalamuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdax Magunazelaia harri-jasotzailea, zigortuta dopin kasu bategatik

URDAX_MAGUNAZELAIA
18:00 - 20:00
Urdax Magunazelaia harri-jasotzailea, zigortuta dopin kasu bategatik
Urdax Magunazelaia abadiñarrak positibo eman zuen kalamuarekin azaroaren 19an dopin kontrol batean. Gerora, zenbait lehiaketetan parte hartu du, zigorraldia indarrean egonik, nahiz eta legeak halakorik ez baimendu. Ondorioz, 3 hileko bi zigor ezarri dizkiote aipatu bi arau-hausteengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X