Asteburuko zuzeneko kirol-emanaldiak
Asteburu honetan pilota izango da ardatz nagusia Buruz Buruko final handiarekin Erik Jaka eta Jokin Altuna pilotarien artean igandean. Larunbatean Elordi - Arteaga II.a arteko Promoziozko finala jokatuko da ere eta ostiralean 4 t'erdiko aurre-kanporaketa Bergaran.
Igandean, harri-jasotzaileak eta aizkolariak izango dira protagonistak Labastidan.
Futbolari dagokionez larunbatean Bigarren B Mailako Amorebieta - Real Union neurketa eskainiko da Zornotzatik.
OSTIRALA
22:15, ETB KANTXA, Bergaratik
4 1/2-ko aurre kanporaketa: Bakaikoa vs Zubizarreta III.a
Ezkurdia-Martija vs Artola-Imaz
LARUNBATA
15:45, FUTBOLA, 2.B MAILA
Amorebieta vs Real Union
17:45, ETB KANTXA, Tolosatik
Dario-Zabaleta vs Agirre-Albisu
Buruz Buruko Promozio Txapelketako Finala: Elordi vs Arteaga II.a
IGANDEAN
12:00, HERRI KIROLAK, Labastidatik
Binakako Harri-jasotzaile Txapelketa
Euskadiko Aizkolari Txapelketa: 2. eta 3. Maila Finalak
17:00, ETB KANTXA, Bilbotik
Irribarria-Rezusta vs Olaizola II-Urrutikoetxea
2020ko Buruz Buruko Finala: Jaka vs Altuna
Zure interesekoa izan daiteke
Ainitze Zumeta: “Gelditu beharrean jarraitu egin nuen eta harria jaso ezinda geratu naiz”
Ainitze Zumetak harri-jasotzea utziko zuela iragarri zuen bere sare sozialetan. 2024an lesionatu eta ordutik bizkarreko minez aritu da lehiatzen, gorputzak gelditzeko esan dion arte. Orain, ondo osatzea da bere helburu nagusia.
Iker Vicentek seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa
Iker Vicente nafarrak seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa, Donostiako Trinitate plazan. Otsagabikoak 31 minutu eta 47 segundoan amaitu du lana. Txikia IV.a izan da bigarren, minutu batera, eta Larrañaga sailkatu da hirugarren, 2 minutu eta 12 segundora.
Mikel Lopetegi “Urra” eta Maddi Gesalaga nagusi Igeldoko harriarekin eta Uliakoarekin
Harri-jasotzaileen urteroko zita garrantzitsua izan dugu Donostiako Trinitate Plazan: Uliako Harria eta Igeldoko Harria txapelketak. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urra izan da garaile, iaz bezala, Igeldoko harriari 18 jasoaldi emanda. Emakumezkoetan, iazko garaileak (Ainitze Zumeta) ez du parte hartu, eta Maddi Gesalaga nagusitu da, Uliako harria 22 aldiz jasota.
Goiherri eta Gaztedi nagusi, Euskal Herriko sokatira txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan, Goiherrik irabazi du Laukizen jokatutako Euskal Herriko sokatira txapelketa; gizonezkoetan, berriz, Gaztedik irabazi du, 560 kiloko mailan.
Urtebeteren ondoren, bueltan da Euskal Pentatloia
Urtebeteko geldialdia pasata, bueltan da Euskal Pentatloia. Aurtengoan, 14 kirolari lehiatuko dira elkarren artean. Kanporaketa larunbatean jokatuko da Villabonako herriko plazan.
Txikia IV.ak jantzi du Euskal Duatloiko txapela Tolosan
Tolosako zezen-plazan Euskal Duatloiaren finala jokatu da, eta Julen Alberdi Txikia IV.a nagusitu da, 22:44ko denborarekin, iazko marka hobetuz. Ibai Soroa izan da bigarren, 25:20ko denborarekin, eta Xabier Zaldua hirugarren, 27:08ko markarekin.
Faborito argirik gabeko Euskal Duatloiaren finala, igandean, Tolosako zezen-plazan
11 kirolari, besteak beste, iazko txapelduna, Julen Alberdi, Xabier Zaldua, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, lehiatuko dira aizkora eta korrika uztartzen dituen modalitate honetan. Ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek, 17:30ean hasita.
Euskal Duatloiaren bigarren finalerdia, asteburuan, Zumarragan
13 kirolari izango dira lehian, baina bakarrik hiruk lortuko dute ekainaren 7an Tolosan jokatuko den finalerako txartela. Pasa den astean, Eloy Kortxerok, Julen Kañamaresek eta Oier Mitxelenak lortu zuten aurrera egitea Berastegin jokatutako lehen finalerdian.
Euskal Duatloiaren finalerdiak hasiko dira asteburuan Berastegin
Euskal Duatloiaren lehen finalerdia jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, Berastegiko eskola atarian arratsaldeko bostetan. Bigarrena, Maiatzaren 23an Zumarragako Euskadi Plazan. Finala ekainaren 7an jokatuko da, Tolosan.
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.