Bizkaia Frontoia
Lau t'erdiko finalerako sarrerak, ostiralean salgai
Txartelak www.entradasfronton.com webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak, 43 eurokoa.
2.000 lagunek ikusi ahalko dute Surne Bilbao-PAOK Salonika partida Bizkaia Frontoian, Miribillan
Bilbao Arenatik oso hurbil, Miribillan, talde bizkaitarra saiatuko da bere historian bigarren aldiz FIBA Europa Kopa irabazten, 2025ean lortu ondoren, 2.000 bat zalek txapelketa erabakiko duen partida ikusi ahalko dute.
Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean
Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.
Nazioen Ligako jardunaldian Euskadik jokatu dituen zazpi partidetatik sei irabazi ditu
Emakumezkoen zesta-puntan Elaia Gojenolak bi jokotan hartu du mendean Tania Mayorga mexikarra. Pilotan, eskuz banaka emakumezkoetan Euskadik 2-0 hartu du mendean, kasu honetan ere Mexiko. Gizonezkoetan banaka zein binaka Euskadi garaile izan da.