Fitxaketa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hector Fortek 2031ra arte sinatu du Realarekin

Bartzelonak  beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.

Hector Fort
Hector Fort. Argazkia: @RealSociedad

Realak ofizial egin du larunbat honetan Bartzelonako Hector Fort hegaleko jokalariaren fitxaketa. 2031ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua euskal klubarekin.

Bartzelonak  beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.

Hector Fortek 2023an egin zuen debuta lehen taldearekin, Txapeldunen Ligako partida batean, Anberesen aurka. Katalanen lehen taldean egon zen bitartean, 30 partida jokatu zituen, Elxera utzita joan arte. Bertan hiru gol sartu zituen.

20 urteko jokalaria balio anitzeko defentsa da; izan ere, eskuin hegalean, bere posizio naturalean, eta ezkerrean joka dezake. Hegaletik duen abiaduragatik eta areara iristeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X