Gorka Alvarezek hartu du Realeko emakumezkoen gidaritza
Gorka Alvarez izango da Realeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria. Teknikaria klub txuri-urdinaren "egitura eta nortasuna” sakon ezagututa itzuli da Zubietara, baita “klubak futbola ulertzeko duen modua ere". Realak publikatutako komunikatu ofizialean adierazten denez, haren etorrerak "klubeko lanari eta ereduari jarraipena ematea ahalbidetzen du”.
2017-18 denboraldian hasi zen Alvarezek lehen taldearekin zuen harremana, bigarren entrenatzaile gisa. Denboraldi hartan bederatzi puntu posibletik bost lortu zituen garaipen bati eta bi berdinketari esker. Ondoren, Zubietan jarraitu zuen bere ibilbidea, teknifikazio taldeetan, baita hirugarren eta bigarren taldeetan ere. Hiru denboraldi egin zituen bigarren taldean eta horietako lehenengoan Bigarren Federaziora igotzea lortu zuen. Joan den denboraldian, SD Eibar taldeko bigarren entrenatzaile izan zen F Ligan.
Orain erronka berria du aurretik: Realeko emakumezkoen lehen taldea zuzentzea. Proiektu horretan, “prestakuntza-prozesua eta azken urteotan harrobitik lehen taldera iritsi diren jokalari asko gertutik ezagutzeak” egokitzapena erraztuko diola azaldu du klub donostiarrak. Baita “etapa berri honi ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko aukera” emango diola ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ainhoa Moraza: “Inork ez zuen espero Arturo joatea; ez dut uste momentu onenean hartutako erabakia izan zenik”
Arturo Ruizek, Realeko entrenatzailea ohiak, karguari uko egin zion Txapeldunen Ligako lehen partida jokatu ostean eta Liga hasteko bi egunen faltan. Ainhoa Moraza jokalariak adierazi du ez dela erraza izan, baina taldea “sendo” dagoela eta hori dela garrantzitsuena.
Realak Chelsearen aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako liga fasera sailkatzeko
Hirugarren sailkatze-kanporaketako joaneko partidan, euskal taldeak 5-2 galdu zuen; itzuliko neurketa asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zubietan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
Carrerasek eta Gorosabelek puntu bat eman diote Sanseri Burgosen (2-2)
Jon Ansotegiren taldeak lau puntu daramatza sailkapenean. Plantion, bi aldiz berdindu dute markagailua; Burgos eta Sanse oso parean aritu dira, eta partida bizi-bizia izan da.
Realak Hector Fort eta Mamadou Sarr aurkeztu ditu
Realak fitxaketa berriak aurkeztu ditu, Hector Fort eta Mamadou Sarr. Bartzelonako hegalekoak adierazi du “asoziazio gaitasun handia” duen jokalaria dela. Chelseak utzitako atzelariak, berriz, “jarraikortasunarekin jokatzea” falta zaiola adierazi du. Biak ala biak klubari laguntzeko nahia argi erakutsi dute.
Hector Fortek 2031ra arte sinatu du Realarekin
Bartzelonak beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.
Gorrotxategi: “Ligan partida bat lasai irabaztea gutxitan gertatzen da"
Realeko jokalaria pozik azaldu da Espanyolen aurka lortutako garaipenagatik (2-1), EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partidan. Garaipenak txapelketako lehen puntuak eman dizkio Realari.
Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Realak garaipena lortu du Espanyolen aurka (2-1)
Barrenetxea eta Oskarssonen golek denboraldiko lehen garaipena eman diete txuri-urdinei une oro kontrolpean izan duten partidan.
Logroñok Realaren zalantzak zigortu ditu Zubietan (0-2)
Aste zaila da Realarentzat. Askeazkenean 5-2 galdu zuen Londresen Chesearen aurka, ostegunean Arturo Ruiz entrenatzaileak bere kargua utzi zuen eta gaur goizean 0-2 galdu du Logroño United taldearen aurka F Ligako debutean, Zubietan. Errioxarren golegileak Mawete eta Cris izan dira, bigarren zatian.