Dario Gomez izango da Artolaren aurkaria finalean, finalaurrekoan Larrazabal aise gaindituta (22-8)
Dario Gomez pilotari errioxarrak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela lortu du Iker Larrazabal arabarrari 22-8 irabazita.
Errioxako zaleak maila gorenean lehiatzen den erreferente baten zain dira aspalditik, eta Zabalak azken urteetan aurrerapausoak eman dituen arren, Dario izan da azken urteetan horretarako hautagaitza sendoa aurkeztu duena. 72 urte pasa dira Errioxako jokalari batek Buruz Buruko finala azkenengoz jokatu zuenetik.
Errioxarrak nekez ahaztuko duen eguna bizi izan du, leporaino beteta izan den Adarraga frontoian.
Gertatutakoak ezustean harrapatu ditu zaleak. Larrazabalek ere ezin zuten horrelakorik sumatu partida sakearekin hasi eta pilotari abiadura eman nahi izan zionean. Horri esker, 1-2 aurreratu da hasierako minutuetan.
Baina Dario oso fresko egon da, defentsan ondo eta akatsik egin gabe. Presioa sartu dio Lararzabali, eta arabarrak huts egin du ondorengo hiru erremateetan. Horri esker, 5-2 jarri da aurretik.
Pilotari gorriak bikain hartu du lekua kantxan eta jokoa goitik behera menderatu du. Hasperen batean 11-2koa jarri du markagailuan. Larrazabali ez zaio ezertxo ere atera, eta Dariori, aldiz, dena.
Errioxarrak akatsen bat ere egin du, baina neurketaren joera ez da aldatu (11-3) Ezcarayko jokalariak bereari eutsi dio, arabarraren pilota eta bolea bakoitzari ondo erantzunez. Horrela, 15-3 aurreratu da.
Larrazabalen erreakzio txikia
Iker Larrazabalek erreakzio txiki bat izan du, dejada on bat eegin eta ondorengo tantoetan bere arma onenetako bat, sakea, erabilita. Markagailuan 15-7koa jarri du, emaitza nolabait apainduz. Baina erreakzioak ez du jarraipenik izan eta aldea handitu baino ez du egin Dariok (21-7).
Errioxarraren huts batek 21-8koa jarri du markagailuan, eta bukaerako 22 eta 8koa Larrazabalen huts baten ondorioz iritsi da. Adarragako zaleak pozez zoratzen izan dira harmailean.
Gauzak horrela, Dario Gomezek Buruz Buruko finala jokatuko du, hilaren 31n, Iruñean, Iñaki Artolaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Dario Gomezek arantzaz beteriko ibilbidea izan du txapelaren loria lortu arte
Aurrelari errioxarrak 2015eko ekainaren 14an egin zuen debuta profesionaletan, Asperen eskutik, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Buruz buruko txapeldunaren ibilbide profesionala zailtasunez beteta egon da, arritmia arazoak izan zituen eta urte luzez arazo ugari eskuekin.
Dario Gomez: “Gorriz jantzita pasako dut urte osoa, ametsik onenetan ere ez nuen halakorik aurreikusten”
Dario Gomezek, egungo Buruz Buruko txapeldunak, elkarrizketa bat eskaini du Ezkaraiko plazatik. Errioxarrak, garaipenarekin pozik, "txapelketa amestutakoa baino askoz hobea" izan dela eta "aurretik datorren guztian pentsatzen" ari dela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Ezkaraitarrek ongietorri beroa egin diote Dario Gomez txapeldunari
Dario Gomez Buruz Buruko txapeldun berriari harrera beroa egin diote Ezkarain. Eskertuta eta hunkituta agertu da errioxarra.
6-21ekoa, finaleko tantorik onena: Dariok pilotakada bikaina emanda amaitu du
Buruz Buruko final handiko azken-aurreko tantoan, bi pilotariak bizi-bizi aritu dira, defentsa ederra egin dute eta, pilatutako nekea gorabehera, Nafarroa Arena bete duten zaleei biziki gozarazi diete.
Botileroen finala: “Oparirik ez egiteko momentua da!"
Dario Gomezen eta Iñaki Artolaren botileroek protagonismoa izan dute Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
Miguel Capellan, Darioren entrenatzailea Ezcarayn: “Badakizu zer egin duen Dariok? Sinestezina da!”
Buruz buruko txapeldun berriak Miguel Capellan izan zuen entrenatzaile. Nafarroa Arenan jokatutako finala ikusi eta aurrelari errioxarrak txapela jantzi ostean, Capellanek, hunkituta, urte haiek ekarri ditu gogora.
Balba Gil, Darioren ama: “Niretzat, nire semea nire txapelduna da”
“Bere bizitza osoko ametsa da”, esan du Balba Gil 2026ko Buruz Buruko Txapelketako txapeldunaren amak, semeak Nafarroa Arenan txapela irabazi ostean. Dario argi menderatu du Iñaki Artola finalean: 6-22.
Dario Gomez: “Hurrengo pilotakadan baino ez nuen pentsatu nahi”
Dario Gomez Aspeko pilotariaren adierazpenak, 2026ko Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta txapela jantzi ondoren. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Dario Gomez da 2026ko buruz buruko txapelduna. Igandean, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Aspeko pilotariak 6-22 menderatu du Iñaki Artola, eta garaipen horri esker txapela eskuratu du.