Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino
Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.
Realaren zaleentzako gunearen aurkezpena. Argazkia: EFE
Süne, Brigade Loco eta Del Toro izango dira, besteak beste, realzaleentzako guneko oholtzan. Musika proposamen zabala prestatu du Realak datorren larunbaterako Sevillan antolatutako fan zonean. Gainera, bertatik kalejira jendetsua abiatuko da 18:30ean, Cartuja futbol-zelaira bidean.
Talde donostiarrak gaur eman ditu jakitera Sevillara joandako zale txuri-urdinentzat prestatutako eremuaren gaineko xehetasun guztiak, Atletico Madrilen aurka jokatuko duten Errege Kopako finalari begira.
Zein giro izango da Realeko zaleentzat Sevillan?
DJ eta artista ugariren programazio zabal batek girotuko du zale txuri-urdinen fan zone-a.
Zein artista arituko dira fan zonean?
Süne, Brigade Loco edo Dj Álex del Toro bezalako izenek jarriko dute musika egunean zehar.
Non egongo da fan zonea kokatuta?
Sevillako Carlos III etorbidean jarriko dute.
Zein ordutan irekiko eta itxiko da fan zonea?
11:00etan irekiko dute, eta finala amaitu eta ordubetera itxi.
Ikusi ahalko da partida fan zonean?
Bai, neurketa zuzenean emango da, pantaila erraldoi baten bidez.
Ba al da aurreko jarduerarik partidaren aurretik?
Bai, 18:30ean kalejira jendetsu bat abiatuko da fan zone-atik La Cartujarantz.
Noiz irekiko dira La Cartujako estadioaren ateak?
18:00etan irekiko dira, alegia, partidaren hasiera baino hiru ordu lehenago.
Zer gomendatzen die klubak zaleei, estadiora sartzeko?
Pazientzia eskatu du, jende asko bilduko delako.
Zer gertatuko da estadio barruan partidaren aurretik?
Mosaiko bat antolatuko da, taldea animatzeko.
Ba al da giro festiborik izango, finalaren ondoren?
Bai, Dj Aitor Garciak ordubetez jarriko du musika, partida amaituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo, Europa Ligako zozketari buruz: “Oso pozik nago zozketaren emaitzarekin"
Realeko entrenatzailea Realari egokitutako aurkariez aritu da. Donostiarrek Juventus, Olympique Lyon, Crystal Palace, Bournemouth, Viktoria Plzen, Torreense, Union SG eta Lillestrom taldeekin neurtuko dituzte indarrak.
Juventus, Lyon, Bournemouth eta Crystal Palace, Realaren aurkari sendoenak Europan
Talde donostiarrak Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 denboraldiko Europa Ligan.
Mamadou Sarr, Realeko jokalari berria
Talde txuri-urdinak eta Chelseak senegaldar atzelariaren lagapena adostu dute 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Ostegunean osasun-azterketa egin zioten, eta ostiral honetan bat egingo du taldekide berriekin Zubietan.
Arturo Ruizek Realeko entrenatzaile kargua utzi du
Emakumezkoen taldeko teknikariak bere kontratuan aurreikusitako kalte-ordaina ordainduko du bere irteera gauzatzeko.
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.
Mamadou Sarr Donostian dago, Realarekin bat egiteko
Mamadou Sarr atzelari frantziarra Donostiara iritsi da, mediku-azterketa egin eta Realarekin hasteko. Chelseak utzita dator, denboraldi baterako.
Remiro, Real Madrilen aurkako porrotaren ostean: “Lehen zatian, oso ondo lehiatu gara”
Alex Remiro Realeko atezainak Real Madrilen aurkako porrota (4-1) aztertu du, neurketa amaitutakoan.
Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka (4-1)
Donostiako taldeak emaitza gogorrarekin galdu du Santiago Bernabeun, talde zuriari ordubetez ondo eutsi ostean. Mbappek hat trick batekin eta Viniciusek sartu ditzute zurien golak, eta Sucicek egin du txuri-urdinena.
Ainhoa Moraza: “Taldeak egin duen lanarekin geratu behar gara"
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako Txapeldunen Liga aurreko faseko joaneko partidan.