Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sportingek Egoitz Arana fitxatu du

Aranak 11 partida jokatu ditu Bigarren Mailan amaitu berri den denboraldian Realaren bigarren taldearekin, eta aurreko denboraldian Lehen RFEF mailatik Hypermotion Ligara igotzen lagundu zion.

Egoitz Arana
Egoitz Arana. Argazkia: Sporting

Sportingek larunbat honetan eman du jakitera Egoitz Arana fitxatu duela. 24 urteko atezaina Realeko harrobian hezitakoa da. Libre heldu da Gijongo klubera, eta 2028ra arteko kontratua sinatu du.

Zarauzko atezainak arrakasta handiz gainditu du azterketa medikoa ostiralean, Gijonera iritsi ostean, eta Sportingek 2026-2027 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da.

Aranak 11 partida jokatu ditu Bigarren Mailan amaitu berri den denboraldian Realaren bigarren taldearekin, eta aurreko denboraldian Lehen RFEF mailatik Hypermotion Ligara igotzen lagundu zion.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X