Gipuzkoa, Koparako prest: pantaila erraldoiak eta zaleentzako guneak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek fan zoneak antolatu dituzte, pantaila erraldoi eta guzti, Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen finalaz gozatzeko.
Argazkia: DFG
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek zaleentzako guneak antolatu dituzte, pantaila erraldoiekin, lurraldeko hamaika herritan, eta garraiobide publikoak indartuko dituzte, Sevillan larunbat honetan jokatuko den Errege Kopako finalean, Reala babesteko.
Finala ikusteko pantaila erraldoiak izanen dituzte Zumarraga, Tolosa, Zarautz, Lasarte-Oria, Zumaia, Hondarribia, Eibar, Elgoibar, Legazpi, Azkoitia eta Urretxun. Gipuzkoako Foru Aldundiak garraiobide publikoen zerbitzuak indartuko ditu, joan-etorriak errazteko eta zaleen guneetan antolatutako ekintzetara jende gehiago agertzea ahalbidetzeko.
Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol ahaldunak esan duenez, “ekimenak oso ondo islatzen du lurralde gisa zer garen: Gipuzkoak bat egingo du Realari laguntzeko une itxaropentsu eta berezi batean. Finala gure herri eta hirietan bizitzea nahi dugu, modu hurbil eta partekatuan, herritar guztiei irekita; izan ere, kirola komunitatea egiteko, kidetasun sentimendua indartzeko eta batzen gaituena elkarrekin ospatzeko modu bat ere bada", azpimarratu du.
“Ekimenari esker, gipuzkoarren erdiek bere udalerrian bertan izango dute zaleen gunea, eta besteek garraio publikoaren indartuko da, guneetara hurbildu eta jardunaldia modu eroso, seguru eta eskuragarrian bizi ahal izateko. Partida jarraitu eta talde txuri-urdinaren inguruan jai giroan eta batasunez gozatzea nahi dugu".
Bere aldetik, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak larunbatean Sevillan Diputazioaren ordezkari moduan egonen dela aurreratu du, taldea eta zaleen zati batekin bat egiteko: “Berdin du non gauden, larunbateko partida batera ospatu behar dugu”, nabarmendu du Mendozak, eta herritarrak beraien etxeetan banderak jartzera animatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.