HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdinketa batekin eman dio amaiera denboraldiari Sansek (1-1)

Cultural Leonesak hartu du aurrea markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina ezkerkada bikain batekin berdindu du Arkaitz Mariezkurrenak Ribeiroren gola. 

Empate del Sanse contra la Cultural Leonesa con gol de Mariezkurrena

Berdinketa batekin eman dio amaiera Sansek denboraldiari (1-1) Cultural Leonesaren aurka. Lehen zatia oso berdindua izan da, aukera gutxikoa, baina bigarren zatian ireki da norgehiagoka, 56. minutuan Ribeirok bisitariak aurreratu dituenean. Txuri-urdinen gola Arkaitz Mariezkurrenak egin du ezkerkada bikain batekin. Sailkapenari begira, ez zegoen ezer jokoan. Sansek duela aste pare bat lortu zuen salbazioa; Cultural Leonesak, berriz, bazekien hurrengo deboraldian ez duela Bigarren Mailan jokatuko.

Partida hasi eta minutu gutxira, donostiarrek penaltia eskatu dute Gorosabelen erremate baten ondoren korner batean. Epaileak ez du ezer adierazi. Hurrengo minutuetan, bi taldeen arteko berditasuna oso nabarmena izan da. Hori bai, Leoneko taldeak izan ditu aukera gehiago urrutitik botatako jaurtiketa pare batekin.

Atsedenaldiaren aurretik, Sansek bere presioa indartu du eta aurkariaren zelaian hasi da baloiak lapurtzen. Hala ere, ez Dadiek ezta Mariezkurrenak ere, ezin izan dituzte bere erremateak ondo bideratu atera bi korner jaurtiketetan. Ansotegiren mutilek kanpotarren bizkarra bilatu nahi izan dute denbora osoan, arrakasta handirik gabe, eta baloia areara bidaltzen zutenean ezin zuten inor aurkitu.

Bigarren zatia, berriz, askoz ere animatuagoa hasi da. Partida ireki egin da, eta bi taldeek markagailuan aurreratzea bilatu dute. Testuinguru horretan, Ribeiro izan da bizkorrena, 56. minutuan, bakarkako jokaldi oso on batekin Cultural Leonesa aurreratzeko.

Hala ere, pozak ez die 5 minutu baino gehiago iraun kanpotarrei, hori izan baita Arkaitz Mariezkurrenak partida berdintzeko behar izan duen denbora ezkerkada izugarri batekin.

Alternatibak etengabe gertatu dira hortik amaieraraino. Yayok argiena izan du bisitarientzat 83. minutuan, baina area barrutik ez du asmatu. Etxekoen aldetik, Astiazaranek buruz burukoa izan du 87. minutuan, baina ezin izan du aprobetxatu. Horren bestez, 1-1 amaitu da Sanseren denboraldiko azken partida. Datorren urtean Hypermotion Ligan arituko da berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X