Realak iragarri du Lucia Rodriguezek, Andreia Jacintok, Emma Ramirezek, Claire Lavogezek eta Lucia Pardok ez dutela taldean jarraituko datorren denboraldian
Europako txapelketetan aritzeko sailkapena lortu ondoren, talde txuri-urdinak bost baja iragarri ditu
Reala hasi da jada hurrengo denboraldia prestatzen. Horrela, talde txuri-urdinak iragarri du Lucia Rodríguez, Andreia Jacinto, Emma Ramírez, Claire Lavogez eta Lucía Pardo jokalariek ez dutela datorren denboraldian taldean jarraituko. Bost dira guztira bajak, eta merezitako agurra jasotzeko aukera izango dute igandean Zubietan, 12:30ean, Atletico Madrilen aurkako partidan.
Klubetik esan dutenez, jokalari "guztiak izan dira talde hau indartu duen ibilbide kolektibo baten parte. Realak eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik, erakutsitako profesionaltasunagatik eta elastiko honen alde eman duten guztiagatik, bai zelaian bai zelaitik kanpo. Klub hau beti izango da zuen historiaren parte, eta zuek beti izango zarete gurearen parte. Mila esker eta zorte on!".